Premiere lecture

Izai profetaren liburutik 6, 1-2a. 3-8.

Ozias erregea hil zen urtean,
Jauna ikusi nuen tronu gora batean jarria ;
haren jauntziaren hegalak Tenplua betetzen zuen.
Zerafin batzu zituen gain aldetik.
Elkarri oihuz ari ziren, ziotela:
“ Saindu, saindu, saindua, diren guzien Jauna !
Lur osoa betetzen du haren aintzak.”
Oihu hortara, ateen kontzak dardaratu ziren,
eta Tenplua kez bete zen.
Orduan erran nuen :
“ Zorigaitz neri ! Galdua naiz, ezpain kutsatuak baititut,
eta ezpain kutsatuak dituen herrian bizi bainaiz :
eta nere begiek ikusi dute Erregea, diren guzien Jauna ! ”
Zerafinetarik bat etorri zitzaitan hegaldaka,
aldaretik suhatzekin hartu ikatza sutan zaukala eskuetan.
Ikatzarekin ahoa hunkitu zautan, erranez :
“ Hunek hunkitu dauzkitzu ezpainak,
eta orai kendu zaizu hobena, barkatu bekatua.”
Orduan Jaunaren mintzoa entzun nuen erraiten :
“ Nor igorriko dut ? Nor izanen dugu mandatari ? ”
Eta nik ihardetsi :
“ Huna ni ! Igor nezazu ! ”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

137. Salmoa
Gaur aingeruen aitzinean,
dugun Jaunari esker eman !

Eskerrak zuri, eskerrak, Jauna, bihotz osoz
Otoizka entzun nauzulakotz.
Aingeruak so, zaitut zu kantuz aipatuko,
Tenplo alderat belauniko.

Eskerrak zuri, on baitzare, on eta zuzen :
Zuk hitza funski atxikitzen.
Nik zuri oihu egin orduko, zuk ni entzun :
Zer indar gaitzaz bete nauzun.

Eskerrak zuri, lurreko jaunek orok betan,
Zuk hitzemanak aditzean.
Jaunak eginez guziak kantuz badabiltza :
Bai Jainko Jaunak ospe gaitza.

Zure eskua luzatuz nauzu beti zaintzen,
Zu, behar deno, zain egonen.
Zuk duzu, Jauna, betiereko bihotz ona,
Sekulan ez utz hasi lana.


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Korintiarreri 1a : 15,1-11

Haurrideak,
irakatsi nautzuen Berri Ona oroitarazten dautzuet ;
onartu zinuten, hari atxikiak zaudezte.
Eta harek salbatzen zaituzte,
nik irakatsi nautzuen bezala begiratzen baduzue ;
bestela alferrik sinetsi duzue.
Lehen lehenik, hau ekarri dautzuet,
nihaurek ukan nuena:
Kristo gure bekatuengatik hil da, Liburu Sainduek erran bezala ;
ehortzi dute eta hirugarren egunean piztu da,
Liburu Sainduek erran bezala.
Petriri agertu zaio, eta gero Hamabieri.
Gero, aldian bostehun baino gehiago haurrideri agertu zaiote ;
heietarik gehienak bizirik dira oraino, zenbait hil badira ere :
Gero, Jakoberi agertu zaio, eta ondotik apostolu guzieri.
Azkenekotz, neri ere agertu zait,
tenorea baino lehen sortu haurra bezalakoa naizen huni.
Alabainan, Apostoluetan ttipiena naiz,
apostolu izenik ere merezi ez duena,
Jainkoaren Eliza pertsegitu dutalakotz.
Bainan, naizen hau, Jainkoak bere graziaz egin nau,
eta haren grazia ez da fruiturik gabea izan nere baitan.
Beste guziek baino lan gehiago egin dut :
egia erran, ez nik, bainan Jainkoaren graziak nerekin.
Dena den, bai heiek eta bai nik, hori dugu predikatzen,
eta hori da zuek sinetsi duzuena.

EDO BERTSIO LABURRA :

Jondoni Paulok Korintiarreri 1a : 15, 1-8 .11

Haurrideak,
irakatsi nautzuen Berri Ona oroitarazten dautzuet ;
onartu zinuten, hari atxikiak zaudezte.
Eta harek salbatzen zaituzte,
nik irakatsi nautzuen bezala begiratzen baduzue;
bestela alferrik sinetsi duzue.
Lehen lehenik, hau ekarri dautzuet,
nihaurek ukan nuena:
Kristo gure bekatuengatik hil da, Liburu Sainduek erran bezala;
ehortzi dute eta hirugarren egunean piztu da,
Liburu Sainduek erran bezala.
Petriri agertu zaio, eta gero Hamabieri.
Gero, aldian bostehun baino gehiago haurrideri agertu zaiote;
heietarik gehienak bizirik dira oraino, zenbait hil badira ere:
Gero, Jakoberi agertu zaio, eta ondotik apostolu guzieri.
Azkenekotz, neri ere agertu zait,
tenorea baino lehen sortu haurra bezalakoa naizen huni.
Dena den, bai heiek eta bai nik, hori dugu predikatzen,
eta hori da zuek sinetsi duzuena.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Zatozte nerekin, dio Jaunak
Eta giza arrantzale eginen zaituztet.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 5 , 1-11.

Behin, Jesus Genezaret aintzira bazterrean gelditua zen ;
jendea gainean zuen Jainkoaren hitza entzuteko.
Bi txalupa ikusi zituen ur-bazterrean geldituak :
arrantzaleak untzitik jautsi eta sareen garbitzen ari ziren.
Igan zen txalupa heietarik baterat, Zimunenerat,
eta leihorretik pixka bat urruntzeko galdegin zion.
Gero, jarri eta untzitik jendeari irakasten ari izan zen.
Mintzaldia bururatu zuenean, Zimuni erran zion :
“ Jo zabalerat, eta bota sareak arrantzarako.”
Zimunek ihardetsi zion :
“ Irakasle jauna, gau guzian eginahalak egin eta,
deusik ez dugu hartu ;
halere, zuk diozunaz geroz, botako ditut sareak.”
Hala egin zuten, eta arrainketa gaitza harrapatu,
sareak urratzen ari baitziren.
Beste untziko laguneri keinu egin zioten, laguntzerat etortzeko ;
etorri ziren, eta bi untziak bete zituzten hondatzerainokoan.
Hori ikustearekin,
Zimun Petri Jesusen oinetarat erori zen, erranez :
“ Urrun zaite niganik, Jauna, bekataria bainaiz.”
Alabainan, lazturak hartuak zituen, hura eta harekilako guziak,
holako arrainketa harturik.
Eta berdin, Jakobe eta Joani, Zebedeoren semeak, Petriren lagunak.
Jesusek erran zion Petriri :
“ Ez beldur izan,
hemendik aitzina giza arrantzale izanen zira.”
Orduan, untziak leihorrerat atera zituzten,
eta denak utzirik, jarraiki zitzaizkion.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

(P. Andiazabal apeza, « Mezetako deiak », C urtea  – sail berria)

Fedeaz badakigu Kristo gurekin dugula untziaren barnean, Aitari beti otoitzean. Junta dezagun gure otoitz ahula Kristoren otoitzari.

1. Ez du iduri orai jendea osteka badoala Jainkoaren Hitza entzuterat. Eliza ohar dadin halere, munduak Berri ona diola galdatzen. eta beldurrik gabe predikatzerat lehia dadin, egin dezagun otoitz.

2. Apostolueri bezala, Jaunak Elizari erraiten dio :  » Jo itsas zabalerat. » Apezpiku, apez eta Elizaren zerbitzari guziak fida diten haren hitzari, eta beren sareak heda ditzaten, egin dezagun otoitz.

3. Guri ere iduritzen zaiku sareak urratzen ari direla, hoinbeste girixtino Elizatik urruntzen ikusiz. Girixtinoen artean azkar dadin batasuna, eta ere fidantzia berrituko duen anaitasuna, egin dezagun otoitz.

4. Beldurrak hartzen gaitu, ikusiz zein handia den lana. Guziak kuraiarekin jarraik gaiten Kristori eta misionest izaiterat gogotik lehia, egin dezagun otoitz.

Urrikal zakizkigu, Jauna,
bekatorosak baigira eta gauza guti, gure girixtino lanari buruz.
Emaguzu beti senditzea Kristo Jauna gurekin dugula
menderen mendetan.

Propositions à adapter par chaque paroissse