Premiere lecture

Deuteronoma liburutik 18,15-20.

Hunela mintzatu zen Mois Izrael herriari :
“ Jaunak, zuen Jainkoak, ni bezalako profeta sortuko du
zuen artetik, herritarren artetik : entzunazue.
Horixe da, Horeb mendian bildurik zineztela,
Jaunari, zuen Jainkoari eskatu zeniotena, erranez :
‘ Ez dut berriz entzun nahi Jaunaren, nere Jainkoaren mintzoa,
ez dut su handi hori berriz ikusi nahi, ez dut hil nahi !’
Orduan Jaunak erran zautan :
‘ Ongi daukat herriak diona.
Zu bezalako profeta sortaraziko dut beren haurrideen artetik ;
nere hitzak ezarriko diozkat ahoan,
eta nik manatuko diotan guzia erranen diote.
Profetak nere izenean adiaraziko dituen hitzak
Onartuko ez dituenari, nik eskatuko diozkat konduak.
Bainan nik manatu gabeko
hitza nere izenean adiaraztera ausartatzen den profeta,
edo jainko arrotzen izenean mintzatuko dena,
profeta hura hilen da.’ ”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

94. Salmoa
Guziek egun bihotzez dugun Jauna entzun.

Zatozte, kanta Jainkoari,
Pizten gaituen Harrokari.
Joan gitzaiola soinuz ari,
Jaunari denak jauz kantari.
Zatozte, kanta Jainkoari,
Pizten gaituen Harrokari.

Zatozte haren otoizteko,
Gauden ahuspez belauniko.
Jaunak eginak garelako,
Hura dugu bai denek Jainko.
Gu Jaunarena den jendea,
Eskuz dabilan artaldea.

Egun agian, zuek egun,
Jainko Jaunaren deia entzun.
Ez bihotz gogor, otoi, izan,
Nola Meriban eta Mazan.
Aitek han gogor egin zuten,
Nik eginer hotz egon ziren.


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Korintiarreri 1a: 7, 32-35.

Haurrideak,
nahi nuke griñarik gabe izan zaitezten.
Ezkongabeak Jaunaren gauzez du griña, Jaunari atsegin nola eman.
Ezkonduak, aldiz, munduko gauzez du griña,
bere emazteari atsegin nola eman, eta bere baitan zatitua da.
Emazte ezkongabea eta birjina Jaunaren gauzez griñatzen dira,
eta hari gorputz eta arima emanak bizi dira.
Ezkondua, berriz, munduko gauzez griñatzen da,
bere senarrari atsegin nola eman.
Hau zuen onerako diot, ez zuek zepoan sartzeko.
Nahi nuke egokiena egin dezazuen,
osoki Jaunari atxikiak izan zaitezten.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Goretsia izan bedi Jauna, gure Jainkoa,
Ilunbetan daudenak goratik argitu ditu.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Marken liburutik 1, 21-28.

Jesus eta dizipuluak Kafarnaumen sartu ziren.
Eta, larunbatean, zinagogarat joan eta irakasten hasi zen.
Haren irakaspenaz harriturik zagon jendea,
nagusitasunez irakasten baitzioten, eta ez lege-irakasleek bezala.
Bazen, hain xuxen, zinagoga hartan
izpiritu gaixto batek hartu gizon bat ; oihu egin zuen :
“ Zer behar duzu gutarik, Nazareteko Jesus ?
Gure galtzera etorria ote zira ?
Badakit nor ziren: Jainkoaren Saindua.”
Jesusek larderiatu zuen : “ Ixil hadi eta atera gizon horrenganik !”
Izpiritu gaixtoak inarrosi zuen gogorki,
eta orro handi bat eginez, harenganik atera zen.
Denak ikaraturik gelditu ziren, elkarri galdezka :
“ Zer dugu hau ? Irakaspen berria, nagusitasunez emana !
Izpiritu gaixtoeri ere manatzen diote, eta heiek obeditzen !”
Berehala Jesusen omena
Galilea aldeko bazter guzietarat zabaldu zen.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B urtea, 1

Haurrideak, gure biltzarraren erdian dago Jesus Jauna, eta haren izenean galdatu guzia Jainkoak emanen dauku. Fede horrek sustaturik, egin dezagun otoitz.

1. Jesu Kristoren Elizarentzat: Jaunak haren baitan pitz ditzan egun ere Moisen iduriko profetak, Jainkoaren Hitza bakarrik entzun-araziko dutenak, egin dezagun otoitz.

2. Jaunak bere Berri onaren zerbitzari izaiteko ezkongabe egoiterat deitzen dituenentzat:
gogotik eta osoki jarraik diten Jesusi, egin dezagun otoitz.

3. Ezkonduentzat: elgarri zorion emaiterat lehia diten,
bai eta elgarrekin Jaunari laket izaiterat, egin dezagun otoitz.

4. Bekatuzko izpirituen meneko diren guzientzat:
Kafarnaumeko debruduna sendatu zuenak senda ditzan hek ere, egin dezagun otoitz.

5. Hemen, maitasun berak bildurik gaudenentzat:
gutarik nehork ez dezan bere bihotza hets, Jaunaren mintzoa entzutean, egin dezagun otoitz.

Jainko gure Aita,
zure Semearen baitan ikusi dugu zure saindutasuna:
Egizu gure hitzak eta urratsak
zuk nahi bezalakoak izan diten.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Propositions à adapter par chaque paroissse