Premiere lecture

Daniel profetaren liburutik 12, 1-3.

Nik, Danielek, hau entzun dut Jaunarenganik :
“ Egun heietan, agertuko da Mikael, aingeruen buruzagia,
eta zure herriaren zaintzailea.
Herstura handia izanen da,
herriak izaiten hasi zirenetik berdinik gabea.
Bainan aldi hartan salbatuko da zure herria,
biziaren liburuan beren izena izkiriatua duten guziak.
Lurreko errautsean lo daudenetarik ainitz atzarriko dira :
batzu betiko bizirako, besteak betiko lotsa eta ahalgerako.
Jakintsunek ortziaren distiraz distiratuko dute,
eta besteeri bide zuzenean ibiltzen irakatsi diotenek
izarrek bezala dirdiratuko dute betierean, gizaldi eta gizaldietan.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

15. Salmoa
Zaude nere zain, Jainko Jauna
Zuri bainago, zuri dena.

Jauna, zu zaitut ondorio
Eta biziko bozkario
Biziko urrats guzietan
Jauna dut beti aitzinean.

Bihotza dut nik lorietan,
Zer boza dutan nere baitan.
Gorputza ere zer bakean,
Pausatuko zait hil-hobian.

Bizirat nauzu lagunduko,
Gozo nasaiez han beteko.
Zure ondoan zuhauri so,
Zer zoriona sekulako !


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Hebrearreri epixtolatik 10, 11-14. 18.

Batasun zaharrean,
apezak, Tenpluan xutik, egunero ari ziren beren liturgi-zerbitzuan,
nehola ere bekatua ken ez dezaketen
opari berberak behin eta berriz eskaintzen.
Jesu Kristo, ordea, opari bakar bat eskaini ondoan,
Jainkoaren eskuinaldean jarri da behin betiko.
Eta orai, beha dago,
bere etsaiak bere oinpeko noiz ezarriak izanen zakizkion arte.
Opari bakar baten bidez,
behin betiko beren beterat ereman ditu saindutzen dituenak.
Beraz, bekatuak barkatuak badira,
ez da bekatuen barkamendurako opari beharrik.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Egon zaitezte atzarririk, gau eta egun otoitzean :
Ager zaitezten denak xutik Kristo Jaunaren aitzinean.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Marken liburutik 13, 24-32.

Jesus bere etortzeaz mtintzo zitzaioten bere dizipulueri:
“ Egun heietan, herstura handiaren ondotik,
iguzkia ilunduko da, ilargiak ez du argirik emanen.
Izarrak zerutik erortzen hasiko dira,
eta kordokatuko zeruetako indarrak.
Orduan, Gizonaren Semea ikusiko dute
hedoietan etortzen indar eta aintza handitan.
Aingeruak igorriko ditu,
eta bere hautetsiak bilduko lau haizeetarik,
lurraren hegal batetik zeruaren beste hegaleraino.
Adi zazue pikondoaren irakaspena:
adarrak guritzen zaizkionean, eta hostoak zabaltzen,
badakizue uda hurbil dela.
Zuek ere berdin, gauza horiek gertatzen ikustean,
jakizue Gizonaren Semea hurbil dela, atean.
Egiaz diozuet: gizaldi hau ez da iraganen, horiek oro gertatu gabe.
Zeru-lurrak iraganen dira,
nere hitzak, aldiz, ez dira iraganen.
Bainan egun eta ordu horien berri nehork ez daki,
ez aingeruek zeruan, ez Semeak,
Aitak baizik.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B, 2

Jauna noiz etorriko den beha gaudelarik, egin diezogun otoitz Eliza guziarekin batean.

1. Elizarentzat: esperantzaren lekuko suhar izan dadin beti mundu huntan, egin dezagun otoitz.

2. Beren herria herrak eta gerlak xehatua ikusten dutenentzat: etor dakioten egiazko bake zuzena, egin dezagun otoitz.

3. HiItzerat doatzinentzat: mundua akabatzen delarik heientzat, atxik dezaten kenka larri hortan segurtamena Kristorekin batean bizirat doatzila, egin dezagun otoitz.

4. Mundu berria anontzatzen dutenentzat, Salbamenduko Berri ona orotarat hedatuz, pobreak lagunduz edo otoitzari jarraikiz, egin dezagun otoitz.

5. Mundu berria anontzatzen dutenentzat, zuzentasun eta goxotasun gehiago ezarriz gizonen artean, egin dezagun otoitz.

Zure alde altxatzen ditugu begiak,  hiletarik piztu ziren Jauna. Entzun-atzu gure galdeak, zu baitzira gure esperantza gizaldi eta gizaldietan.

Propositions à adapter par chaque paroissse