1- Noiz etorri beharra den Jaunaren eguna,
noiz duguna jastaturen denboren azkena,
ez, ez dugu hetsituren goiz argia huna
Jaunaren distira beroan sar gaiten
aro berria jina da.
2- Gizonak badu sortzetik ukan helburua
behar du bere lanetik edertu mundua,
baita grazia zerutik du segurtatua
sor dadin bihotzen mailean gaur danik
bakearen erreinua.
3- Jainkoaren behar minez gaude gu lur huntan
Esperantzaren auhenaz gaitzaren errekan
beti galdez eta galdez otoi beha dezan.
Iturri sainduko urean edanez
bihotz berri egin gaitzan.
4- Ohoinaren idurian etorriko balitz
egon gaiten atzarrian Kristorekin biziz.
Hor da hor gure anaian bat gosez den guziz.
Erromes gaixo bat oihuz dagonean
bederen emotzu bi-hitz.
5- Gu bizi garen mundua hotzak hartu badu
zaurituen min oihua delarik moteldu.
Preso edo oihestua nork entzun behar du ?
Ezin da bera utz lagun baztertua
Haurrideak baigitu gu.
6- Amets zorotan dabiltza orai ainitz jende
berek aberatsen giltza beharrez baitaude.
Bertzela du Jaunak Hitza ttikienen alde :
Jesusen hitzean ezarriz fidantza
Gauden behartsu ta erne.
7- Egun hartan gaitu Jaunak berekin bilduko
Lotzen gintuzten estekak ditu libratuko
Eginez ardi galduak ihesari uko
guziak Aitaren Etxerat helduak
Betikotz loriatuko.