Premiere lecture

Apostoluen Egintzetarik 1,1-11.

Teofilo maitea, nere lehen liburuan,
hastetik zerurat altxatua izan zen egunera arte
Jesusek egin eta irakatsi zuen guzia izkiriatu dut.
Zerurat igan aitzin, Izpiritu Saindua baitan,
bere manuak eman ziozkaten berak hautatu Apostolueri.
Heieri agertu zitzaioten bizirik, Pasione ondoan :
horren froga ainitz eman zioten,
berrogoi egunez bere burua ikustera emanez,
eta Jainkoaren erreinuaz mintzatuz.
Heiekin jaten ari zen batean, manatu zioten
ez zitezen Jerusalemetik urrunt,
bainan igurika zezaten Aitak hitzemana.
Erran zioten :
“ Hori da nere ahotik entzun duzuena.
Joanesek urez bataiatu zuen,
bainan zuek Izpiritu Sainduan bataiatuak izanen zirezte
egun guti barne.”
Harekin bildurik zaudela, Apostoluek galdatu zioten :
“ Jauna, orai altxatuko ote duzu berriz Izraelgo erreinua ? ”
Jesusek ihardetsi zioten :
“ Ez duzue jakiterik noiz izanen den aldia eta tenorea.
Aitak bakarrik du horren erabakitzeko ahala.
Bainan hartuko duzue
zuen gainerat jautsiko den Izpiritu Sainduaren indarra.
Eta nere lekuko izanen zirezte
Jerusalemen, Judea osoan, Zamarian
eta lurraren azken mugetaraino.”
Horiek erran eta, heiek so zaudela,
Jesus altxatu zen, eta hedoi batek begietarik itzali zioten.
Han baitzauden zeruari so, Jesus bazoalarik,
huna bi gizon soineko xuritan ondoan zituztela, baitzioten :
“ Galilearrak, zertan zaudezte hor zerurat beha ?
Zuen artetik zerurat altxatua izan den Jesus hori,
zerurat joaiten ikusi duzuen bezala, berriz etorriko da.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

46. Salmoa
Zeru lurreko Jaun eta Jainko,
Zaude zu, Kristo, betiereko.

edo : Alleluia.

Egin herrriek esku zarta,
Jaunari denek airos kanta!
Errege gaitza Jauna baita,
Hartaz bertzerik jaunik ezta.

Jainkoa doa zeruz zeru,
Jaunari denek adar-soinu.
Egin Jaunari soinu-kantu
Mundu zabala bere baitu.

Errege baita munduz mundu,
Hari guziek soinu-kantu.
Herriak oro bere ditu,
Zeruetan du alki saindu.


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Efesako girixtinoeri 4, 1-13.

Haurrideak,
nik, Jaunarengatik preso naizenak, eskatzen dautzuet
ukan duzuen deiari doakion bezala ibil zaitezten.
Izan apal, ezti eta bihotz zabal ; elkar jasan zazue maitasunez.
Berma zaitezte Izpirituak emaiten duen batasunaren begiratzera,
bakearen lokarriz.
Bakarra da gorputza eta bakarra Izpiritua,
ukan duzuen deiak esperantza bakarrera deitu zaituzten bezala.
Bakarra Jauna, bakarra fedea, bakarra bataioa,
bakarra guzien Jainkoa eta Aita,
guzien gainetik dagona, guzien bidez eta guzien baitan.
Gutarik bakotxak Kristok eman nahi izan dion neurrian
ukan du graziaren dohaina.
Horrengatik dio Liburu Sainduak :
Gainetarat igan denean, presoak berekin ereman ditu,
eta gizoneri dohainak eman.
Igan dela, zer erran nahi du horrek ?
Lehenik, jautsi zela behereko lur huntarat.
Jautsi dena, zeru gorenerat oro betetzera igan den hura bera da.
Eta “gizoneri egin dituen dohainak” hauk dira:
lehenik apostoluak, gero profetak eta Ebanjelioaren mezulariak,
eta ere artzainak eta irakasleak.
Horrela, herri saindua moldatua da,
fededunen zerbitzuko lanak bete daitezen,
eta Kristoren gorputza eraikia izan dadin.
Noizbait, denak batean helduko gira batasunerat
sinestean eta Jainkoaren Semearen ezagutzan:
gizabeterat, Kristoren neurri beterat.

EDO BERTSIO LABURRA :

Jondoni Paulok Efesako girixtinoeri 4, 1-7. 11-13.

Haurrideak,
nik, Jaunarengatik preso naizenak, eskatzen dautzuet
ukan duzuen deiari doakion bezala ibil zaitezten.
Izan apal, ezti eta bihotz zabal ; elkar jasan zazue maitasunez.
Berma zaitezte Izpirituak emaiten duen batasunaren begiratzera,
bakearen lokarriz.
Bakarra da gorputza eta bakarra Izpiritua,
ukan duzuen deiak esperantza bakarrera deitu zaituzten bezala.
Bakarra Jauna, bakarra fedea, bakarra bataioa,
bakarra guzien Jainkoa eta Aita,
guzien gainetik dagona, guzien bidez eta guzien baitan.
Gutarik bakotxak Kristok eman nahi izan dion neurrian
ukan du graziaren dohaina.

Eta “gizoneri egin dituen dohainak” hauk dira:
lehenik apostoluak, gero profetak eta Ebanjelioaren mezulariak,
eta ere artzainak eta irakasleak.
Horrela, herri saindua moldatua da,
fededunen zerbitzuko lanak bete daitezen,
eta Kristoren gorputza eraikia izan dadin.
Noizbait, denak batean helduko gira batasunerat
sinestean eta Jainkoaren Semearen ezagutzan:
gizabeterat, Kristoren neurri beterat.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Jauna igan da oihu alaien artean,
Jarria dago bere alki sainduan.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Marken liburutik 16, 15-20.

Hiletarik piztu eta, Jesusek hameka Apostolueri erran zioten :
“ Zoazte mundu guzian gaindi
eta predika Berri Ona kreazione guziari.
Sinetsiko duena, eta bataiatuko dena salbatua izanen da ;
sinetsiko ez duena aldiz, kondenatua.
Sinetsiko dutenek seinale hauek izanen dituzte berekin :
nere izenean debruak haizatuko dituzte,
hizkuntza berriz mintzatuko dira;
sugeak eskuetan hartuko dituzte,
eta zerbait hilgarri edanik ere, ez diote kalterik eginen ;
erieri eskuak gainean ezarriko diozkate eta sendatuko dira.”
Hola mintzatu ondoan, Jesus Jauna zerurat altxatua izan zen,
eta Jainkoaren eskuinean jarri zen.
Heiek, berriz, alde guzietarat joan ziren Berri Onaren predikatzera.
Jauna heiekin ari zen, eta Hitza finkatzen zuen
egiten zituzten ezaugarrien bidez.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B urtea, 1

Egun Jesus gure Jauna zeruan sartu da, gure alde otoitzean baitago.
Helaraz ditzogun gizon guzien galdeak Aitari haren bitartez.

1. Eliza sainduarentzat, Kristoren gorputza baita mundu huntan:
batasunean handi eta azkar dadin, egin dezagun otoitz.

2. Gure familientzat, herriarentzat, nazione guzientzat:
bakea nausi dadin heien baitan, egin dezagun otoitz.

3. Neke, pena, oinaze eta etsimendutan direnentzat:
beti esperantza begira dezaten bihotzean, egin dezagun otoitz.

4. Elgarrentzat, hemen fede berak bildu gaituenentzat:
guziak hel gaiten Kristoren beterat, egin dezagun otoitz.

Jauna, nahi gaitutzu piztearen osperaino igan-arazi.
Lagunt gaitzazu zure ganako bidean xuxen ibiltzen.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Propositions à adapter par chaque paroissse