Premiere lecture

Etorki liburutik 22, 1-2. 9. 10-13. 15-18.

Jainkoak frogatu zuen Abraham ;
erran zion : “ Abraham ! ”
Hunek ihardetsi : “ Hemen nauzu ! ”
Jainkoak erran zion :
“ Hartzazu Izaak zure semea, hain maite duzun seme bakarra.
Zoazi Moria lurralderat, eta han eskainiko duzu erre-oparitan,
nik erakutsiko dautzutan mendi gainean.”
Heldu ziren Jainkoak erakutsi mendirat.
Abrahamek eskua hedatu zuen,
eta ganibeta hartu, bere semea oparitan hiltzeko.
Bainan Jaunaren Aingeruak oihu egin zion zerutik :
“ Abraham ! Abraham ! ”
Hunek ihardetsi : “ Hemen nauzu ! ”
Aingeruak erran zion :
“ Ez heda eskua haurraren gainean ! Ez zozula minik egin !
Badakit orai Jainkoaren beldurra baduzula :
ez dautazu zure semea, seme bakarra, errefusatu.”
Abrahamek begiak altxatu zituen
eta ikusi ahari bat sasi batean adarretarik lotua.
Joan zen ahariaren hartzera
eta erre-oparitan eskaini zuen bere semearen orde.
Jaunaren Aingeruak berriz ere deitu zuen Abraham zerutik :
“ Zin egiten dut neure buruaz – Jaunak errana – :
Hori egin duzulakotz,
zure seme bakarra ez dautazulakotz errefusatu,
gaindika benedikatuko zaitut,
ugalduko dut zure ondorea zeruko izarrak bezainbat,
itsas bazterreko legarra bezainbat ;
eta zure ondokoak etsaien hiriez jabetuko dira.
Zure ondokoen bidez lurreko jendalde guziek
elgar benedikatuko dute,
nik erranari obeditu duzulakotz.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

115. Salmoa
Ibiliko naiz Jauna baitan
Bizi direnen eskualdetan.

Badut sineste nahiz nion :
Ezin dut ezin jasan hori.
Jainkoarentzat gauza gaitza :
Bere sainduen heriotza.

Zuri naiz, Jauna, dena zuri,
Ez dut orai nik deus lokarri.
Nik zor eskerrak sarri zuri,
Jaun izenari kantuz ari.

Nik zer eskerrak Jainkoari !
Jaunaren haurrak bil kantari.
Jainkoarena den etxean,
Jerusaleme bihotzean.


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Erromanoeri 8, 31-34.

Haurrideak,
Jainkoa gure alde badugu, nor izanen dugu kontra ?
Ez du errefusatu bere Semea, gu guzien alde eman du:
nolaz ez dauzkigu denak emanen harekin batean ?
Nork salatuko ditu Jainkoak hautetsiak,
Jainkoak berak zuzentzat onartu baditu ?
Nork kondenatuko ditu ? Jesu Kristo hil denaz geroz;
gehiago dena: piztu da, Jainkoaren eskuinean dago,
eta gure alde otoitzean ari.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Jesu Kristo guri mintza, argi gure bihotza !
Hedoi distiratsutik entzun zen Jainkoaren mintzoa :
« Hau da nere Semea, seme maitea :
Huntan dut nik nere gozoa, denek entzun zazue ! »

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Marken liburutik 9, 2-10.

Jesusek berekin hartu zituen Petri, Jakobe eta Joani,
eta ereman zituen, hek bakarrik, mendi gora baterat, berex.
Eta itxuraldatua izan zen heien aitzinean.
Soinekoak dirdiran jarri zitzaizkion, xuri-xuria,
nehork xuri ez litzazkeen heinean.
Eli agertu zitzaioten Moisekin,
eta solasean ari ziren Jesusekin.
Petrik, orduan, erran zion Jesusi :
“ Irakasle jauna, zein goxoki gauden hemen !
Egin ditzagun hiru etxola:
bat zuretzat, beste bat Moisentzat, eta bestea Elirentzat.”
Ez zakien zer erran, beldurrak hartuak baitziren.
Orduan, hedoi batek estali zituen,
eta mintzo bat izan zen hedoitik :
“ Hau da nere Seme maitea. Entzun zazue ! ”
Eta hartan, ingururat behatu eta ez zuten Jesus baizik ikusi berekin.
Menditik jaustean,
ikusi zutena nehori ez aipatzeko manatu zioten Jesusek,
Gizonaren Semea hilen artetik piztu arte.
Manu hori begiratu zuten, elkarren artean ziotela
zer ote zen “hilen artetik piztea”.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B urtea, 1

Jainkoak ez du bere Semea gupida izan, gu guzientzat eman du:
nolaz harekin batean ez dauzkigu denak emanen?
Seme horren bitartez, egin diezogun otoitz Jainko Aitari.

1. Elizarentzat: munduari erakuts diezon maitasunaren begitartea,
Kristoren argiaz distiratzen ari, egin dezagun otoitz.

2. Barreiatuak, gerlak deseginak, goseak joak diren populuentzat:
esperantzak argi ditzan, egin dezagun otoitz.

3. Grinez itoak, etsituak, bazterrerat utziak diren jendentzat:
barkamenduaren zorionak argi ditzan, egin dezagun otoitz.

4. Hemen bilduak girenentzat, beharbada nekez lehertuak, dudamudetan, eta fedezko urratsetan nagi: piztearen agintzak argi gaitzan, egin dezagun otoitz.

Jainko guziz ona, gure otoitz ahulak
zu ganat igan ditela itxuraldaturik
zure Seme maitearen bitartez.

Propositions à adapter par chaque paroissse