G 14 / Zu Jesus

I. Etchehandy / cf S. Hiriart n°151

1- Zu, Jesus, fededunen indar,
gu baitan gaur bizi zaite :
Gaitz ilunberi gaiten oldar,
zu denen Jaun egin arte.
Zu ganat dugun lagunt elgar,
pitz argi eta sineste.

Ez gaitzan, Jauna, deusek izi :
Zu, denen Jaun, gutan bizi.

2- Joan zinen, Jesus mendiraino,
han itxuraz aldatzeko.
Bet betan huna goiko lano :
zu zarela zinez Jainko.
Zu aitzindari gabiltzano,
gauari nausi gitzaizko.

3- Ur biziaren iturria,
zu baitzare, Jesus Jauna :
Zuk ezti gutan egarria,
sor dakigun maitasuna.
Hez gutan mundu galgarria,
zu ganat gaiten aitzina.

4- Zu gabe, Jesus, nork zer ikus,
nork dakike nundik ibil ?
Oi ! Itsu zena zoin zen urus :
ez zitaken pozez ixil.
Gu ere, otoi ! Argi Jesus,
ez gaiten itsuturik hil.

5- Gu garen hori norat doa,
lur huntako gauan barna ?
Zu zare bizi betikoa,
hil ondoan dirauena.
Gu baitan, otoi ! pitz, Jainkoa,
zu zauden argi zabala.

Oharrak:

Kantu hau A urtea Garizuma denborarako pentsatua da : kopla bakotxak igande bakotxeko ebanjelioaren gaia biltzen du.

Observations :

Ce cantique est prévu pour le temps du Carême de l’année A : chaque couplet reprend le thème de l’évangile de chaque dimanche.

Sons

KJ Maule 1992 :

KJ Donibane Lohitzune 2017 :

Lapurdi :


Vidéos