Premiere lecture

Apostoluen Egintzetarik 4, 8-12.

Izraelgo biltzar handiaren aitzinean,
Petrik, Izpiritu Sainduaz beterik, erran zuen :
“ Herriko buruzagi eta zaharrak, gaur,
eri bati egin ongiaz, nola sendatu den galdatzen zaiku.
Jakizue beraz, denek, eta Izrael herri osoak :
zuek gurutzefikatu eta Jainkoak hilen artetik piztu duen
Jesu Kristo Nazaretarraren izenari esker
duzue gizon hau zuen aitzinean sendaturik.
Jesus hau da zuek, etxegileek, baztertu duzuen harria,
giltzarri bilakatu dena.
Hunen baitan bakarrik dugu salbamendua.
Eta ez zaiku zerupean gizoneri beste izenik eman,
gu salba gaitzakeenik.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

117. Salmoa
Egilek utzi harri hori,
egin du Jaunak ezkin-harri.

edo : Alleluia !

Jaunari kanta, ona baita,
Amodioa betiko baitu betikoa !
Jainkozaleek, gora kanta :
Amodioa betiko baitu betikoa !

Zenbatez hobe Jauna baitan
Bere fidantza gizonen baitan eman baino.
Zenbatez hobe Jauna baitan
Bere fidantza jaun handietan eman baino.

Egilek utzi harri hori
Bilakatu da denak datxizkan ezkin-harri.
Jainko Jaunak du hau egina
Gure begien, gure bihotzen miragarri.

Zu zaitut Jainko, kantuz nago :
Zuri esker on, goresmen eta laudorio !
Jaunari kanta, ona baita :
Amodioa betikoa du, betikoa !


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Joaniren lehen epixtolatik 3, 1-2.

Maite maiteak,
ikusazue zenbaterainoko maitasuna agertu daukun Aitak,
Jainkoaren haur izena eman baitauku, eta hala gira.
Huna zergatik ez gaituen munduak ezagutzen :
Jainkoa ere ez baitu ezagutu.
Maite maiteak, orai Jainkoaren haurrak gira,
bainan zer izanen giren ez da oraino agertua.
Badakigu: Jainkoaren Semea agertuko denean,
haren iduriko izanen girela, den bezala ikusiko baitugu.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Jesus, artzain onak bere ardiak ezagutzen ditu,
eta ardiek ezagutzen dute, heientzat bere bizia emaiten baitu.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 10, 11-18.

Jesusek erran zion jendeari :
“ Ni naiz artzain ona.
Artzain onak bere bizia emaiten du ardientzat.
Saritan den artzaina, aldiz, ez da artzaina, ardiak ez baititu bereak :
otsoa heldu ikustean, ardiak utzi eta ihes egiten du ;
otsoak ardiak harrapatzen ditu eta barreiatzen.
Alabainan, mutilari lan-saria zaio axola, eta ez ardiak.
Ni naiz artzain ona ;
ezagutzen ditut nere ardiak, eta nere ardiek ezagutzen naute,
Aitak ni ezagutzen nauen, eta nik Aita ezagutzen dutan bezala ;
eta nere bizia emaiten dut nere ardientzat.
Baditut artegi huntakoak ez diren beste ardi batzu ;
heiek ere erabili behar ditut.
Nere mintzoa entzunen dute,
eta artalde bakarra izanen dira, artzain bakarrarekin.
Horrengatik maite nau Aitak, nere bizia emaiten baitut,
gero berriz hartzeko.
Nehork ez daut bizia kentzen, nere nahitarat emaiten dut.
Nere esku dut emaitea, eta nere esku berriz hartzea :
hori da nere Aitarenganik ukan dutan manua.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B urtea, 1

Gure otoitzak, Elizaren otoitzarekin bat, ihardets dezola Artzain Onaren deiari, eta ereman gaitzala haren ondotik.

1. Aita sainduarentzat eta apezpikuentzat: beren apostolu-kargua iraupen, esperantza eta amodiorekin bete dezaten, Jaunaren deiak munduari adiaraziz, egin dezagun otoitz.

2. Apez, fraile eta serorentzat: Izpiritu Sainduak eman dioten dohaina landu dezaten, eta gazteen baitan sor-araz beren bihotzeko zoriona, egin dezagun otoitz.

3. Gure parropia eta familientzat: bokazione berrien sor-arazterat lehia diten, hortako behar den fedea eta jenerostasunaren etsenplua emanez, egin dezagun otoitz.

4. Fededun gazteentzat: ez dezaten ahantz Izpirituak deitzen ahal dituela apez, fraile edo serora izaiterat, eta beti Jaunaren nahia bila dezaten egin dezagun otoitz.

Aita guziz saindua, zure Semea artzain on bezala igorri daukuzu.
Emaguzu hari eman diozun Izpiritua,
guk ere harek egina egin dezagun.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Propositions à adapter par chaque paroissse