Iratzeder / G. Lerchundi
1- Otoi ! Jainkoa, ez utz galtzerat
euskal lurrean fedea.
Ixil ixila zuzen dabiltzan
fededuneri zuk beha.
Oroit zoin duzun maite mundua,
maite gu garen jendea.
Otoi ! Jainkoa, ez utz galtzerat
euskal lurrean fedea.
2- Gure gazteri eman Jainkoa,
kristau fedean indarra.
Gaur ez ditela Jainko-gabekin
makur-biderat hek lerra.
Orai munduak baitu denetan
gizon kartsuen beharra,
Gure gazteri eman, Jainkoa,
kristau fedean indarra.
3- Auzo-herrien altxagarria
egin euskaldun herria.
Herra gaindituz, gaiten denak bat
mundu berrirat lehia.
Ager dakigun dena maitasun
Zutan den mundu berria.
Auzo-herrien altxagarria
egin euskaldun herria.