Premiere lecture

Apostoluen Egintzetarik 4, 32-35.

Fededun guziak bat ziren bihotzez eta gogoz,
eta nehork ez zuen erraiten zaukan ontasuna berea zuela,
bainan guzia guziena zuten.
Apostoluak indar handiz lekuko agertzen ziren
Jesus Jauna piztu zela,
eta graziaren indarra heien guzien baitan zagon.
Ez zen behartsurik heien artean :
alabainan, lurrik edo etxerik bazutenek saltzen zituzten,
eta saldu zutenaren saria ekartzen, Apostoluen esku uzteko ;
eta bakotxari behar zuena emaiten zitzaion.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

117. Salmoa
Jaunari kanta, ona baita :
Amodioa betiko baitu betikoa !

edo : Alleluia.

Jaunari kanta, ona baita :
Amodioa betikoa du betikoa !
Jainkozaleek gora kanta :
Amodioa betikoa du betikoa !

Jainko-eskua esku gaitza :
Jainko-eskuak, esku azkarrak, zer laguntza !
Joan zait hiltzeko oren beltza :
Biziko naiz bai, Jaunak eginez nadin mintza.

Egilek utzi harri hori
Bilakatu da denak datxizkan ezkin-harri.
Jainko Jaunak du hau egina,
Gure begien, gure bihotzen miragarri.

Hau da eguna Jaunarena
Pitz eta kanta: zer zoriona ! zer eguna !
Oi, Jauna, izan salbagarri !
Oi, Jauna, eman ontasun, indar eta sari !


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Joaniren lehen epixtolatik 5, 1-6.

Jesus, Kristo dela sinesten duten guziak
Jainkoarenganik sortuak dira ;
Aita maite duenak harenganik sortua ere maite du.
Beraz, Jainkoa maite badugu, eta haren manamenduak betetzen,
badakigu Jainkoaren haurrak maite ditugula.
Alabainan, Jainkoaren maitatzea,
haren manamenduen begiratzea da.
Haren manamenduak ez dira dorpeak,
Jainkoaganik sortua den orok garaitu baitu mundua.
Eta hau da munduaren garaitzea emaiten daukuna, gure fedea.
Nor da mundua garaitzen duena,
Jesus Jainkoaren Semea dela sinesten duena baizik ?
Hura da, Jesu Kristo, uraz eta odolaz etorri dena ;
ez uraz bakarrik, bainan uraz eta odolaz.
Eta Izpiritua da horren lekukotasuna emaiten duena,
Izpiritua Egia baita.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Tomasek Jauna ikusi eta du sinetsi.
Bai dohatsua, ikusi gabe sinesduna !

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 20, 19-31.

Jesus hil-eta, asteko lehen egunean, ilunabarrean,
ateak hetsirik zauden dizipuluak, juduen beldurrez.
Jesus etorri zen, eta heien erdian zagola, erran zioten :
“ Bakea zueri !”
Hori erran-eta, erakutsi ziozkaten eskuak eta sahetsa.
Dizipuluak bozkarioz bete ziren, Jauna ikustearekin.
Jesusek berriz erran zioten:
“ Bakea zueri !
Aitak igorri nauen bezala, nik ere zuek igortzen zaituztet.”
Hola mintzaturik, ufatu zioten gainerat, eta erran :
“ Har zazue Izpiritu Saindua.
Nori ere bekatuak barkatuko baitiozkatzue,
barkatuak izanen zaizkio;
nori ere atxikiko batiozkatzue, atxikiak izanen zaizkio.”
Hamabietarik bat, Tomas (hitz horrek erran nahi du: biritxi)
ez zen heiekin, Jesus etorri zenean.
Bertze dizipuluek erran zioten :
“ Jauna ikusi dugu.”
Harek aldiz ihardetsi :
“ Ez badut ikusten haren eskuetan itzeen marka,
ez badut emaiten ene erhia itzeen tokian,
ez badut ezartzen ene eskua haren sahetsean, ez dut sinetsiko.”
Handik zortzian, dizipuluak berriz etxean zauden,
eta Tomas ere heiekin.
Etorri zen Jesus, ateak hetsirik zirela,
eta heien erdian zagola, erran zioten:
“ Bakea zueri !”
Gero erran zion Tomasi :
“ Hurbil hunat erhia, eta ikus ene eskuak ;
hurbil eskua eta ezar ene sahetsean,
ez izan sinesgogor, bainan izan sinesdun.”
Tomasek ihardetsi zion :
“ Ene Jauna eta ene Jainkoa !”
Jesusek erran zion:
“ Ikusi nauzulakotz duzu sinetsi ?
Dohatsu ikusi gabe sinesten dutenak.”
Beste ezaugarri asko egin zituen Jesusek bere dizipuluen aitzinean.
liburu huntan izkiriatuak ez direnak.
Hauek aldiz izkiriatu dira, sinets dezazuen
Mesias eta Jainkoaren semea dela Jesus,
eta sinetsiz, bizia ukan dezazuen haren izenean.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B urtea, 1

Lehen girixtinoak bezala, bihotz eta gogoz bat, itzul gaiten Kristori buruz:
harek gaitu bere amodioan bat egiten.

1. Elizarentzat, egun apezarekin edo apezik gabe biltzen diren fededun guzientzat:
igandearen estimua beti begira dezaten, egin dezagun otoitz.

2. Igande huntan, pertsekuzionearen edo traba mota askoren gatik elgarretaratu ahal ez diren girixtinoentzat, kuraia eta indar ukan dezaten, egin dezagun otoitz.

3. Lazakeriaz edo fede-eskasaz edo alferkeriaz meza utzia duten girixtinoentzat, egin dezagun otoitz.

4. Erientzat, bakarrik bizi direnentzat, desterratuentzat, esperantza galdu dutenentzat, ukan dezaten kontsolamendu, egin dezagun otoitz.

Kristo hiletarik piztua, entzun gaitzazu !
Gure otoitzak sor-araz ditzala
zure Piztearen indarraren lekuko izanen diren obrak.
Zu, bizi zarena menderen mendetan.

Propositions à adapter par chaque paroissse