Premiere lecture

Izai profetaren liburutik 25, 6-9.

Egun hartan,
Jaunak, diren guzien Jainkoak, herri guzieri
bazkari bat eginen diote, bere mendi gainean,
janari guri eta arno gozoekin,
haragi mamitsu eta arno zahar finekin.
Kenduko du herri guzien gainean hedatua zen dolu-estalgia,
herrialde guziak estaltzen zituen hil-oihala.
Herioa suntsituko du behin betiko.
Jaunak begitarte guzietako nigarrak xukatuko ditu,
eta lur guziaren gainetik kenduko bere herriaren ahalgea :
berak hitzemana du.
Eta egun hartan erranen da :
“ Huna gure Jainkoa ! Hari ginauden, eta salbatu gaitu ;
Jauna da, haren baitan ginuen esperantza ;
bozkaria eta alaitu gaitezen ! Salbatu gaitu ! ”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

22. Salmoa
Jainko Jaunaren etxean nago, sekulako.

Jauna dut artzain : ez naiz egonen beharrean.
Zer gainetarat nerabilan !
Ur bazterreko pausa lekurat banerama,
Pitz dakitan, pitz hor arima.

Haren ondotik bide zuzenez ni banoa :
Haren izena zoin gozoa !
Ilunbez ala gaitz erreketan joanik ere,
Nik ez beldurrik, hor baitzare.

Zure begia, zure makila hor direno,
Badut nik bake, badut gozo ;
Zuhauk dautazu ezartzen neri mahain xuri,
Etsai guzien harrigarri

Ixurtzen duzu nere bururat usain ezti,
Basoan badut gaindiz gaindi.
Nik zoriona eta grazia ditut lagun,
Nere bizian gau ta egun.
Banago eta Jaun zerukoa den etxean,
Epe luzerik luzenean.

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Filipeko girixtinoeri 4, 12-14. 19-20.

Haurrideak,
badakit gutirekin bizitzen, badakit ausarkian bizitzen ;
denetan eta denetarat trebatua naiz :
bai asean eta bai gosean, bai aiserian eta bai beharrean.
Dena jasan dezaket, indartzen nauenaren baitan.
Nola nahi ere, ongi egin duzue nere atsegabean parte hartzea.
Ordainez, nere Jainkoak nasaiki beteko du zuen eskasia guzia,
bere aberastasunaren arabera, Kristo Jesusen baitan.
Aintza Jainko gure Aitari menderen mendetan. Amen.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Huna Jaunaren Bazkoa bere populuaren erdian !
Zoriontsu Erreinuko bazkarirat deituak !

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 22, 1-14.

Jesusek parabolatan erraiten zuen :
“ Zeruetako Erreinuak iduri du
bere semearen ezteiak ospatzen zituen errege bat.
Mutilak igorri zituen ezteiliarren bila,
bainan heiek ez zuten etorri nahi.
Berriz beste mutil batzu igorri zituen, ezteiliarreri erraitera :
‘ Bazkaria prestatua dut,
hilak ditut zezenak eta abere gizenak,
dena prest da, zatozte ezteietarat.’
Bainan heiek, ez adituarena egin zuten, eta joan ziren,
bat bere landarat, bestea bere saltegirat.
Eta gaineratekoek mutilak hartu zituzten, gaizki erabili eta hil.
Hasarretu zen erregea, eta bere soldaduak igorri zituen,
hiltzaile heiek galtzera eta heien herria erretzera.
Orduan, bere mutileri erran zioten :
‘ Ezteiak prest dira, bainan ezteiliarrak ez ziren gai.
Zoazte, bada, bidegurutzeetarat,
eta aurkitzen ditutzuen guziak ezteietarat gomitazkitzue.’
Mutilak atera ziren bideetarat,
eta aurkitu guziak bildu zituzten, tzar eta on,
eta ezteilekua bete zen bazkaltiarrez.
Sartu zen erregea bazkaltiarren ikustera.
Ikusi zuen han gizon bat eztei-jantzirik gabe.
Eta erran zion :
‘Adiskide, nola sartu zira hunat eztei-jantzirik gabe ? ’
Harek ez zuen hitzik atera.
Erregeak, orduan, erran zioten zerbitzarieri :
‘ Esku eta oinak estekaturik, bota zazue kanpoko ilunbeetarat.
Han izanen da nigar eta hortz-karraska.’
Bai, ainitz dira deituak, guti, aldiz, hautetsiak.”

EDO BERTSIO LABURRA :

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 22, 1-10.

Jesusek parabolatan erraiten zuen :
“ Zeruetako Erreinuak iduri du
bere semearen ezteiak ospatzen zituen errege bat.
Mutilak igorri zituen ezteiliarren bila,
bainan heiek ez zuten etorri nahi.
Berriz beste mutil batzu igorri zituen, ezteiliarreri erraitera :
‘ Bazkaria prestatua dut,
hilak ditut zezenak eta abere gizenak,
dena prest da, zatozte ezteietarat.’
Bainan heiek, ez adituarena egin zuten, eta joan ziren,
bat bere landarat, bestea bere saltegirat.
Eta gaineratekoek mutilak hartu zituzten, gaizki erabili eta hil.
Hasarretu zen erregea, eta bere soldaduak igorri zituen,
hiltzaile heiek galtzera eta heien herria erretzera.
Orduan, bere mutileri erran zioten :
‘ Ezteiak prest dira, bainan ezteiliarrak ez ziren gai.
Zoazte, bada, bidegurutzeetarat,
eta aurkitzen ditutzuen guziak ezteietarat gomitazkitzue.’
Mutilak atera ziren bideetarat,
eta aurkitu guziak bildu zituzten, tzar eta on,
eta ezteilekua bete zen bazkaltiarrez.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Propositions à adapter par chaque paroissse