Premiere lecture

Izai profetaren liburutik 55, 10-11.

Hau dio Jaunak :
Euria eta elurra zerutik jausten dira,
eta ez dira berriz harat itzultzen
lurra ureztatu eta ondu gabe, hazia hozitu gabe,
ereileari hazia eman diezon, eta jaleari ogia.
Hala izanen da ene ahotik ateratzen den Hitza :
ez da nereganat hutsik itzuliko
nik nahi dutana egin gabe, bere egitekoa bete gabe.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

64. Salmoa
Lur onean da hazia sartu :
ekarriko du nasaiki fruitu.

Zu, Jauna, jausten baitzitzaio,
Lurrak ur, bizi, bozkario.
Jaunak emanik, zer ibaia :
Lurren ontzeko ur nasaia.

Zuhauk ditutzu lurrak ontzen
eta ildoak ihinztatzen.
Lur idorrari zuhauk euri
eta sort-indar haziari.

Zure aurtengo urteari
eman diozu on-iturri.
Non baitzare zu ibilia,
bada nasaiki hor bizia.

Mortuko lurrek iturburu,
Mendiek lore, gainek soinu.
Zelaiek ogi, gainek ardi,
Denek irrintzin, kantu jauzi.

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Erromanoeri 8, 18-23.

Haurrideak,
daukat deus guti direla oraiko hersturak
gure baitan agertu beharra den aintzaren aldean.
Kreazionea xifriturik beha dago,
Jainkoak noiz agertuko duen zer den haren seme-alaba izaitea.
Kreazionea ezdeusaren meneko jarria izan da,
ez bere nahiz, bainan hortara behartu duenaren nahiz.
Halere, badu esperantza
esklabutzatik, eta hondamenetik libratua izanen dela,
Jainkoaren haurren libertatean eta ospean parte hartzeko.
Bai, badakigu izadi osoa erdiminetan intzirika dagola orai arte.
Eta ez hura bakarrik, gu ere bai,
Izpiritua lehen dohain bezala hartu dugunak,
intzirika gaude gure barnean, igurikatzen dugula
Jainkoak noiz libratuko duen gure gorputza,
eta noiz eginen gaituen bere seme-alaba.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Atera da Ereilea, Berri Onaren ereitera.
Dohatsu, hazia harturik, fruitu emanarazten diona.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 13, 1-23.

Egun hartan, Jesus etxetik atera zen, eta itsas bazterrean jarri.
Jendalde handia bildu baizitzaion ondorat,
txalupa baterat igan zen, eta han jarri ;
jende guzia ur-hegian zagon.
Gauza ainitz erran zioten parabolaka :
“ Ereilea atera zen ereitera.
Ereitean, hazi batzu bide bazterrerat erori ziren ;
xoriek etorri eta jan zituzten.
Beste batzu, lur guti zen toki harritsu baterat erori ziren ;
berehala sortu ziren, ez baitzuten lurra lodi ;
Bainan iguzkiak jo orduko, erre ziren,
eta errorik ez zutelakotz, eihartu.
Beste batzu lapar-arterat erori ziren,
eta laparrek handitzean ito zituzten.
Beste batzu lur onerat erori ziren, eta fruitua eman zuten,
bihi bakotxeko ehun edo hiruetan hogoi, edo hogoita hamar.
Beharririk baduenak entzun beza ! ”
Dizipuluek hurbildu eta galde hau egin zioten Jesusi :
“ Zergatik mintzo zitzaizkiote parabolaka ? ”
Harek ihardetsi :
“ Zueri emana zaitzue zeruetako Erreinuaren mixterioak ezagutzea ;
horieri, aldiz, ez zaiote emana.
Duenari emanen zaio, eta gaindika izanen du ;
bainan ez duenari, duen hura ere kenduko zaio.
Horra zergatik mintzo nitzaioten parabolaka :
behaturik ere ez baitute ikusten,
entzunik ere ez baitute aditzen, ez eta konprenitzen.
Horietan, Izai profetak errana betetzen da :
Entzunen duzue bai, bainan ez konprenituko.
Behatuko duzue bai, bainan ez ikusiko.
Herri hunen bihotza gogortu da,
beharriak elkortu, begiak hetsi dituzte,
ez dezaten beren begiez ikus, ez beharriez entzun
ez eta bihotzez konpreni, nere ganat itzul ez daitezen,
nik sendatuko bainituen.
Dohatsu, aldiz, zuen begiak, ikusten baitute
eta zuen beharriak, entzuten baitute !
Egiaz diozuet :
Profeta eta justu ainitzek ikusi nahi izan dute zuek ikusten duzuena,
eta ez dute ikusi,
entzun zuek entzuten duzuena, eta ez dute entzun.
Zuek, beraz, entzun ereilearen parabolak zer erran nahi duen.
Erreinuaren hitza entzun eta konprenitzen duenari
Gaixtoa heldu zaio eta bihotzean ereina kentzen dio :
hori da bide bazterrean ereina.
Lur harritsuan ereina, Hitza entzuten duena da,
eta berehala pozik hartzen duena.
Bainan errorik ez du bere baitan, ez eta iraupenik ere.
Hitzarengatik herstura eta pertsekuzionea etorri orduko,
erortzen da berehala.
Lapar-artean ereina, Hitza entzuten duena da,
bainan munduko griñek eta aberastasunaren lillurek
Hitza itotzen dute, eta ez du fruiturik emaiten.
Lur onean ereina, aldiz,
Hitza entzun eta konprenitzen duena da :
hunek fruitua emaiten du :
bihi bakotxeko ehun, edo hiruetan hogoi, edo hogoita hamar.”

EDO BERTSIO LABURRA :

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 13, 1-9.

Egun hartan, Jesus etxetik atera zen, eta itsas bazterrean jarri.
Jendalde handia bildu baizitzaion ondorat,
txalupa baterat igan zen, eta han jarri ;
jende guzia ur-hegian zagon.
Gauza ainitz erran zioten parabolaka :
“ Ereilea atera zen ereitera.
Ereitean, hazi batzu bide bazterrerat erori ziren ;
xoriek etorri eta jan zituzten.
Beste batzu, lur guti zen toki harritsu baterat erori ziren ;
berehala sortu ziren, ez baitzuten lurra lodi ;
Bainan iguzkiak jo orduko, erre ziren,
eta errorik ez zutelakotz, eihartu.
Beste batzu lapar-arterat erori ziren,
eta laparrek handitzean ito zituzten.
Beste batzu lur onerat erori ziren, eta fruitua eman zuten,
bihi bakotxeko ehun edo hiruetan hogoi, edo hogoita hamar.
Beharririk baduenak entzun beza ! ”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Propositions à adapter par chaque paroissse