Deuteronoma liburutik 11, 18. 26-28. 32.
Mois hunela mintzatu zitzaion Izraelen herriari :
“ Ezar nere hitz hauk zuen buru-bihotzetan.
Lot seinale bezala eskumuturretan, eta oroigarri bezala kopetan.
Egun hautatzera emaiten dauzkizuet
benedizionea eta madarizionea :
benedizionea, egun emaiten dauzkitzuetan
Jaunaren, zuen Jainkoaren manamenduak onartzen baditutzue ;
madarizionea, Jaunaren, zuen Jainkoaren manamenduak
ez baditutzue onartzen,
eta gaur erakusten dautzuetan bidetik baztertzen bazirezte,
ezagutzen ez ditutzuen jainko arrotzeri jarraikitzeko.
Artarekin lehia zaitezte gaur emaiten dauzkitzuetan
manamendu eta erabakien betetzera.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
30. Salmoa
Zu zaitudala, Jaun zerukoa, ihes-harroka !
Izan zakizkit ihes-harri,
Eta goi-hiri salbagarri.
Zu zaitut harri, zu goi-hiri,
Zu bidez bide, aitzindari.
Begitarte on egin, Jauna,
Erakuts neri bihotz ona !
Dohakabentzat ona Jauna,
Gizon guziek dakitena.
Jainkozaleek, maita Jauna !
Zaintzen du Jaunak fededuna.
Altxa burua, pitz kantari,
Bazaudeztenak Jainkoari.
Jondoni Paulok Erromanoeri 3, 21-25. 28.
Haurrideak,
denak bekatuaren menpean daude ;
Moisen legeak bekatuaren ezagutza bakarrik emaiten dauku.
Bainan orai, Legea bazterrerat utziz,
Jainkoak agertu du bere zuzentasun salbagarria,
Moisen Legeak eta profetek adiarazia.
Jainkoaren zuzentasun hori,
Jesu Kristoren baitako fedearen bidez dena,
sinesten duten guzientzat da.
Alabainan, ez da berexkuntzarik :
denek bekatu egin dute, denak Jainkoaren aintzarik gabe dira.
Bainan Jainkoak bere onginahiaz eta dohain hutsez
eman diote zuzen izaitea,
Jesu Kristoren bidez burutu duen erospenari esker.
Kristo, Jainkoak gurutzean agertu du,
bere odolaren eskaintzaren bidez
barkamen-bide izan zadin haren baitan sinesten dutenentzat.
Uste dugu, alabainan, gizona zuzen egiten dela fedearen bidez,
Moisen Legeko egintzarik gabe.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Zatozte kanta Jainkoari,
Pizten gaituen Harrokari,
Hura dugu bai denek Jainko.
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 7, 21-27.
Jesusek erran zioten dizipulueri :
“ Ez da aski neri “ Jauna, Jauna” erraitea
zeruetako Erreinuan sartzeko ;
zeruko nere Aitaren nahia egin behar da.
Egun hartan, askok erranen dautate :
‘ Jauna, Jauna, ez ote gira zure izenean profeta izan
ez ote ditugu zure izenean debruak haizatu,
eta zure izenean mirakuilu ainitz egin ? ’
Orduan nik ihardetsiko diotet :
‘ Ez zaituztet egundaino ezagutu.
Zoazte nitarik urrun, gaizki-egileak ! ’
Beraz, nere hitz hauek entzuten eta betetzen dituena,
etxea harrokaren gainean eraiki duen
gizon zentzudunaren idurikoa da.
Euria egin du, uholdeak etorri dira,
haizeak atera dira, eta etxea jo dute :
etxea ez da erori, harrokaren gainean jarria baitzen.
Nere hitz hauek entzuten dituena, bainan ez betetzen,
etxea legarraren gainean eraiki duen
gizon zentzugabearen idurikoa da.
Euria egin du, uholdeak etorri dira,
haizeak atera dira eta etxea jo dute :
etxea erori da, eta osoki hondatu.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du