EZKILA argitaletxeak, Belokeko abadiaren ardurapean, Iparraldeko euskarazko liturgi dokumentu gehienak argitaratu eta zabaldu ditu, azken 60 urtetan. Heien hitzartu ondoan, “Kanta Jaunari argitaletxea” sortu da 2015ean, “Ezkila argitaletxea”-ren ildotik, lan bera segitzeko.
“Kanta Jaunari” webgune hau euskarazko liturgiaren elizbarrutiko webgunea da.
2024an ideki webgune hunen sortzaileek elizbarrutiko lan talde askotan parte hartzen dute :
Lantalde horrek, “Liturgia eta Sakramendu Pastoraltzarako Elizbarrutiko Zerbitzua”-ren ardurapean, “Kanta Jaunari argitaletxea” izena eta bere ISBN zenbakiekin, azken urteetan, dokumentu nagusi asko argitaratu ditu :
Webgune hunen sustraiak sakonagoak dira.
Langile askoren fruitua da, Ezkila Argitaletxeak publikatua :
1- 1970eko hamarkadan nafartar eta lapurtarrera liburu hauek agerrarazi zituzten itzultzaileak : Erromako Meza Liburua (Aldareko liburua, 1971 eta 1983), igande eta bestetako irakurgaiak, etab… Lana kolektiboa eta anonimoa izan bada ere, lan horren egile nagusia ezaguna da : Pierre Andiazabal apeza.
2- Kantuen eta salmoen egileak, horien artean azpimarratzekoak direlarik Belokeko fraileak, eta partikulazki : Iratzeder (Xavier Diharce) eta Gabriel Lerchundi fraileak. Azpimarratzekoa da, halaber, Ignace Etchehandy Anaiaren lana, bai eta Anaia Marcel Etchehandy Anaiaren lan arraroa, Biblia osoa baxenafar-lapurtarrez itzuli duena (“Biblia elkarteak” 2007an argitaratua, eta webgune batean irakur daitekena – ikus “Biblia” webgunea).
3- 1969an sortu zenetik, liturgiarako musika liturgia sorkuntza asko asmatu dituen “Euskal Herriko parropietako koralen batzordea”.
“Nor gira” webgune zati huntan berean, Ignace Etchehandy Anaiaren testu bat aurkitzen da, “Kantua eta euskara liturgian” presentatzen duena.