Izai profetaren liburutik 58, 7-10.
Hunela mintzo da Jauna :
Zure ogitik emozu gose denari,
har zure etxean aterberik gabe den behartsua,
jantz biluzirik ikusten duzuna,
ez huts egin zure haurrideari.
Orduan zure argia egunsentia bezala zabalduko da,
eta zure sendatzea laster obratuko.
Zure zuzentasuna zure aitzinean ibiliko da,
eta zure ondotik Jaunaren aintza.
Orduan, zuk dei egin, eta Jaunak ihardetsiko ;
zuk oihu egin eta harek erranen : “ Hemen nauzu.”
Zure herritik baztertzen baditutzu
uztarri, mehatxu-jestu eta ele gaixtoak,
gose denari zure ogitik ematen badiozu,
eta behartsuaren premia asetzen baduzu,
zure argia ilunbetan ilkiko da,
eta zure ilunbea eguerdi bete bilakatuko.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
111. Salmoa
Gizon zuzena zaiku jeiki,
Gaupean barna denen argi.
Bai dohatsua Jaunaren beldur den gizona,
Haren nahian goza gozatuz dabilana.
Ilunbetan du zuzenen argi dirdiratzen,
Hain baita ezti, bihotz oneko eta zuzen.
Denentzat badu bai ele ona, bai laguntza,
Dauzkanak oro zuzenkienik badabiltza.
Ezta sekulan lerratu eta eroriko
Gizon zuzena aipatua da sekulako.
Ez berri beltzen beldurrik nehoiz pizten hari ;
Haren bihotza osoki dago Jainkoari.
Bihotza dauka bakean eta beldur gabe,
Bere etsaiak ahalgetuak ikus arte.
Behartsuentzat badu laguntza, badu argi ;
Kopeta gora agertuko da lorioski.
Jondoni Paulok Korintiarreri 1a: 2, 1-5.
Haurrideak,
ni zuenganat etorri nintzanean, Jainkoaren mixterioa iragartzera,
ez nintzen giza zuhurtziazko hitz ederrez mintzatu.
Alabainan, zuen artean ez nuen deusik jakin nahi izan,
Jesu Kristo, Mesias gurutzefikatua baizik.
Nihaur, ahul, herabe eta ikara handitan
agertu nintzen zuen aitzinean.
Nere hitza eta predikua ez ziren giza zuhurtziazko ele sarkorrak,
bainan Izpirituaren indarra erakusten zuten,
zuen fedea ez zadin giza zuhurtzian finkatua izan,
bainan Jainkoaren indarrean.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Ni naiz munduaren argia, dio Jaunak
Argia badu ene ondotik dabilanak.
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 5, 13-16.
Egun hartan, Jesusek erran zioten bere dizipulueri :
“ Zuek zirezte lurraren gatza.
Bainan gatza gezatzen bada, nola gazi berriz ?
Deusetako ez da on,
kanporat bota eta jendeak zangopilatzeko baizik ;
Zuek zirezte munduaren argia.
Ezin daiteke gorde mendi gainean den hiria
Argi-untzia ere ez da pizten gaitzurupean ezartzeko,
bainan argimutilaren gainean ,
eta etxean diren guziak argitzen ditu.
Halaber, zuen argiak argi beza jendeen aitzinean,
zuen egintza onak ikusiz
zeruko zuen Aita gorets dezaten.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du