Ose profetaren liburutik 6, 3-6.
Izraeldarrek elkarri zioten :
“ Lehia gaiten Jaunaren ezagutzera :
goizargia bezain segur jeikiko da,
etorriko zaiku erauntsi bat iduri,
lurra goxatzen duen udaberriko euria bezala.”
Eta Jaunak ihardetsi :
“ Zer eginen dautzut, Efraim ?
Zer eginen dautzut, Juda ?
Zuen maitasuna goizeko lanoa bezalakoa,
goizik altxatzen den ihintzaren pare.
Horrengatik zafratu zaituztet nere profeten bidez,
eta errautsi nere ahoko hitzez.
Nahiago dut maitasuna, sakrifizioak baino,
Jainkoaren ezagutzea erre-opariak baino.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
49. Salmoa
Zuzen doana, salba, Jauna !
Mintzo da Jauna, munduari dei egin dio,
Bazter batetik bertzeraino.
Ez nabil egun zuk eskainiez hasarrean :
Guziak dauzkat aitzinean.
Gosetzen banaiz, zertako dut zuk eskainia ?
Nerea dut lur guzia.
Ote duket ba nik zezenkitik jan nahia,
Aker odolen egarria?
Jainko Jaunari eskerrak eman, kantuz ari :
Zor hura eskain Jainkoari.
Egun beltzetan ni ganat egon oihulari:
Nik lagundu-ta, kanta neri.
Jondoni Paulok Erromanoeri 4, 18-25.
Haurrideak,
esperantza guzien kontra esperantza ukanik,
sinetsi zuen Abrahamek ;
hola herri ainitzen aita egin zen
Jaunak erran zionaren arabera : Holakoa izanen da zure etorkia !
Ez zitzaion ahuldu fedea : ehun urte hurbil bazituen,
eta ikusten zuen Zara eta bera zaharregi zirela haurrik ukaiteko.
Bainan Jainkoaren agintzaren aitzinean
Abraham ez zen sinesgogor izan, ez eta dudan egon :
bainan fedeak eman zion indar eta Jainkoa goretsi zuen,
segur baitzen Jainkoak baduela hitzemanaren betetzeko ahala.
Eta, Liburu Sainduak dion bezala,
bere fedearengatik Jainkoak zuzentzat hartu zuen.
Bainan Liburu Sainduak ez du hori harentzat bakarrik erraiten,
guretzat ere dio.
Gu ere Jainkoak zuzentzat hartuko gaitu,
Jesus gure Jauna hilen artetik piztu duenaren baitan
sinesten baitugu.
Jesus, gure bekatuengatik emana izan da heriotzeari,
eta gure salbamendurako piztua.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Jauna bihotzez da betea : zoin maite duen salbatzea !
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 9, 9-13.
Egun hartan,
Kafarnaumetik ateratzean,
Jesusek Matiu izeneko gizon bat ikusi zuen zerga-biltokian jarria.
Erran zion : “ Jarraik neri ! ”
Hura xutitu zen, eta jarraiki zitzaion.
Geroago, Jesus mahainean zagon Matiuren etxean ;
zergalari eta bekatore ainitz etorri ziren,
eta mahainean jarri Jesusekin eta haren dizipuluekin.
Hori ikustearekin, Farisauek erraiten zioten dizipulueri :
“Zergatik jaten du zuen irakasle jaunak
zergalari eta bekatoreekin ? ”
Hori aditzean, Jesusek erran zioten :
“ Ez dira sendoak mediku beharretan, eriak baizik.
Zoazte ikastera hitz hunek zer duen erran nahi:
Urrikalmendua dut nahi, eta ez opariak.
Ez bainaiz jende zuzeneri dei egitera etorria,
bainan bai bekatoreeri.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du