Premiere lecture

Izai profetaren liburutik 62,1-5

Zionengatik ez naiz ixilduko,
Jerusalemengatik ez naiz geldi egonen,
haren zuzentasuna, goiz-argia bezala, agertu arte
eta haren salbamenduak, argiak bezala, distiratu arte.
Herriek ikusiko dute zure zuzentasuna,
eta errege guziek zure ospea.
Izen berria ezarriko zaizu, Jaunak berak emana.
Jaunaren eskuan korona eder izanen zira,
zure Jainkoaren esku zabalean errege korona
Ez zaituzte gehiago deituko “Utzia”,
ez eta zure lurraldea “Basamortua”
“Ene atsegina” deituko zaituzte
eta “Ene emazte” zure lurraldea,
Jaunak zure baitan izanen baitu atsegin,
eta zure lurraldea emaztetzat hartuko.
Mutila neskatxarekin ezkontzen den bezala,
hala ezkonduko da zurekin zure eraikitzailea;
senarra emaztearekin pozten den bezala,
hala poztuko da Jainkoa zurekin.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

88. Salmoa
Zure betiko bihotz ona
dut aipatuko beti, Jauna !

Orai aspaldi, agertu zira, mintzo ari,
Erran baituzu zureak diren guzieri :
Nere eskuko dabilan Dabid dut atxeman
Olio saindu ixuri diot ausarkian.

Deituko nauzu ni : Zu nere Aita, nere Jauna,
Nere harroka, beti nere zain bazaudena!
Izanen da bai hortakotz premu nik egina,
Eta lurreko jaun erregetan handiena.

Harentzat dutan amodioa betikoa,
Harekilako batasun hura berme doa.
Izanen duen ondoregoa betikoa,
Haren alkia iguzkiaren parekoa.

Deuxieme lecture

Apostoluen Egintzetarik 13, 16-17. 22-25.

Egun heietan Paulo Pizidiako Antiokiarat etorri zen,
eta hango zinagogan xutik,
eskuz ixiltzeko keinua egin eta erran zuen:
“ Izraeldarrak, eta gure Jainkoa adoratzen duzuen guziak, entzun:
Izraelen Jainkoak gure arbasoak hautatu zituen,
eta herria handiarazi zuen, Egipton arrotz zirelarik,
eta bere besoaren indar handiz, handik atera zituen.
Gero Dabid eman zion errege,
harentzat aitormen hau egiten zuela:
Dabid, Jezeren semea aurkitu dut nere gogoko gizona,
nik nahi guzia beteko duena.
Eta hitzemana zuen bezala, haren hazitik
Izraeli salbatzaile bat atera dio, Jesus.
Hau etorri baino lehen,
Joanesek bihozberritzeko bataioa
predikatu dio Izrael herri osoari.
Bere ibilaldia bururatzerakoan, hau zion Joanesek:
“ Ez naiz ni zuek uste duzuena.
Bainan heldu da nere ondotik beste bat,
eta haren oinetakoen laxatzeko ere ez naiz on.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Bihar kendua izanen da mundu huntako bekatua,
eta munduaren Salbatzailea izanen da gure betiko Erregea.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 1, 1-25.

Jesu Kristo, Dabiden semearen,
Abrahamen semearen sort-erroaren ageria.
Abrahamek Izaak sortu zuen, Izaakek Jakob,
Jakobek Juda eta hunen anaiak ;
Judak Fares eta Zara, Tamarrenganik ;
Faresek Ezron, Ezronek Aram ;
Aramek Aminadab, Aminadabek Naazon,
Naazonek Zalmon ;
Zalmonek Booz, Rahabenganik ;
Boozek Obed, Rutenganik ; Obedek Jeze ;
eta Jezek Dabid erregea.
Dabidek Zalomon sortu zuen, Uriasen emaztearenganik ;
Zalomonek Roboam; Roboamek Abia ;
Abiak Aza; Azak Jozafat ;
Jozafatek Joram; Joramek Ozias ;
Oziasek Joatam; Joatamek Akaz ;
Akazek Ezekias ;
Ezekiasek Manaze; Manazek Amon ;
Amonek Jozias ;
Joziasek Jekonias eta hunen anaiak
Babiloniako desterru egunetan.
Babiloniako desterrutik landa, Jekoniazek Zalatiel sortu zuen ;
Zalatielek Zorobabel ;
Zorobabelek Abiud ; Abiudek Eliakim ;
Eliakimek Azor ;
Azorrek Zadok ; Zadokek Akim ;
Akimek Eliud ;
Eliudek Eleazar ; Eleazarrek Matan ;
Matanek Jakob ;
eta Jakobek Josep, Mariaren senarra.
Eta Mariaganik sortu zen Jesus, Kristo deitzen dena.
Huna beraz zenbat gizaldi orotarat :
Abrahametik Dabiderat hamalau,
Dabidetik Babiloniako desterruraino hamalau,
eta Babiloniako desterrutik Kristo arte hamalau.
Jesu Kristoren sortzea hunela gertatu zen:
Maria, Jesusen ama, Josepekin ezkontzeko emana zen ;
eta, elkarrekin bizi izan baino lehen,
haur-beharretan gertatu zen,
Izpiritu Sainduaren egitez.
Josep, Mariaren senarra, gizon zuzena zen ;
ez zuen bere emaztea salatu nahi,
eta ixilka uztea erabaki zuen.
Hori gogoan zagolarik,
Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan,
eta erran zion :
“ Josep, Dabiden semea,
ez izan beldurrik Maria, zure emaztea, etxean hartzeko,
haren baitan sortua dena Izpiritu Sainduaganik baita.
Semea izanen du, eta zuk “Jesus” emanen diozu izena,
harek baitu bere herria salbatuko bere bekatuetarik.”
Horiek oro gertatu ziren
Jaunak profetaren bidez errana bete zadin :
Huna : birjina haur-beharretan gertatuko da,
eta semea ukanen du,
eta “ Emmanuel ” emanen diote izena,
erran nahi baita: “ Jainkoa gurekin.”
Josepek, lotarik atzarri zenean,
Jaunaren aingeruak errana egin zuen :
bere emaztea berekin hartu zuen.
Eta, ezkontza-harremanik izan gabe,
Mariak semea izan zuen,
eta Josepek “Jesus” eman zion izena.

EDO BERTSIO LABURRA :

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 1,18-25.

Jesu Kristoren sortzea hunela gertatu zen:
Maria, Jesusen ama, Josepekin ezkontzeko emana zen ;
eta, elkarrekin bizi izan baino lehen,
haur-beharretan gertatu zen,
Izpiritu Sainduaren egitez.
Josep, Mariaren senarra, gizon zuzena zen ;
ez zuen bere emaztea salatu nahi,
eta ixilka uztea erabaki zuen.
Hori gogoan zagolarik,
Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan,
eta erran zion :
“ Josep, Dabiden semea,
ez izan beldurrik Maria, zure emaztea, etxean hartzeko,
haren baitan sortua dena Izpiritu Sainduaganik baita.
Semea izanen du, eta zuk “Jesus” emanen diozu izena,
harek baitu bere herria salbatuko bere bekatuetarik.”
Horiek oro gertatu ziren
Jaunak profetaren bidez errana bete zadin :
Huna : birjina haur-beharretan gertatuko da,
eta semea ukanen du,
eta “ Emmanuel ” emanen diote izena,
erran nahi baita: “ Jainkoa gurekin.”
Josepek, lotarik atzarri zenean,
Jaunaren aingeruak errana egin zuen :
bere emaztea berekin hartu zuen.
Eta, ezkontza-harremanik izan gabe,
Mariak semea izan zuen,
eta Josepek “Jesus” eman zion izena.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Propositions à adapter par chaque paroissse