Premiere lecture

Joben liburutik 7, 1-4 . 6-7.

Job hunela mintzatu zen :
“ Zinez, borroka da gizakiaren bizia lurrean,
langilearenak bezalakoak haren egunak.
Esklaboa itzal-gose den bezala,
eta langilea lan-sariaren beha bezala,
irabazirik gabeko hilabeteak iragan ditut,
eta sofrikariozko gauak ukan .
Oheratu orduko, erraiten diot nere buruari :
“ Noiz jeikiko ote naiz ?”
Gauak ez du burutzerik, amesgaixtoz betea, goizeraino.
Ehuleen tuta baino arinago doaz nere egunak,
eta bururatzen dira haria eskasten denean.
Orroit zaite, Jauna, nere bizia hats bat dela,
nere begiek ez dutela berriz zoriona ikusiko.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

146. Salmoa
Mundu guziak Jaunari kantu,
bihotz hautsiak sendatzen ditu !

Aipa Jainkoa, ona baita :
Hain baita gozo, hari kanta !
Bihotz hautsiak piztu ditu,
Eta zauriak berak lotu.

Zenbat izar den kondu baitu,
Beren izenaz deitzen ditu.
Handia Jauna, izigarri,
Zuhurtasunaz ezin neurri.

Apalak ditu xut ezarri,
Buru harroak hits igorri.
Kanta Jaunari denek betan
Hari eskerrak soinuz eman !


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Korintiarreri 1a : 9, 16-19 . 22-23.

Haurrideak,
Ebanjelioa iragarri dutala, ez dut zeren espantu egin,
nere egin beharra baitut nik hori ;
zorigaitz neri, Ebanjelioa iragar ez baneza !
Nere baitarik ari banintz, mereziko nuke saria.
Bainan ez naiz nere baitarik ari,
Jaunaganik ukan dutan kargua dut betetzen.
Zer sari zor zait orduan ?
Hau bakarrik: Ebanjelioa urririk iragartzea,
Ebanjelioak eman eskubideez baliatu gabe.
Guzietarik libre izanagatik, guzien esklabo egin naiz,
ahalik eta jende gehiena Kristorentzat irabazteko.
Ahul direnekin ahul egin naiz, ahulen irabazteko.
Guziekin guziekilako egin naiz, nolazpait batzuren salbatzeko.
Eta hori guzia Ebanjelioarengatik egiten dut,
nihaurek ere salbamenduan parte izan dezadan.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Jesusek gure ahuleziak hartu ditu
Eta gure gaitzak ereman.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Marken liburutik 1, 29-39.

Kafarnaumeko zinagogatik ateratzean,
Jesus Simun eta Andresen etxerat joan zen, Jakobe eta Joanirekin.
Simunen amaginarreba ohean zagon sukarrarekin.
Berehala, hartaz hitz egin zioten Jesusi.
Hurbildurik, Jesusek eskutik hartu eta jeikiarazi zuen.
Sukarrak utzi zuen, eta zerbitzatzen hasi zitzaioten.
Arratsean, iguzkia sartu ondoan,
eri eta debrudun guziak ekarri ziozkaten Jesusi.
Herri guzia ate aitzinean bildua zagon.
Eri ainitz sendatu zituen edozein gaitzetakoak,
eta debru ainitz haizatu.
Ez zituen debruak mintzatzera uzten,
baitzakiten heiek nor zen.
Goizean goiz, oraino ilun zelarik, Jesus jeiki zen.
Herritik atera zen eta bazterleku baterat joan : han otoitzean ari zen.
Simun eta haren lagunak Jesusen bila hasi ziren.
Aurkitu zutenean, erran zioten :
“ Denak zure bila dabiltza.”
Bainan Jesusek ihardesten diote :
“ Goazen beste norapait, inguruko herrietarat,
horietan ere Berri Ona oihuka dezadan, hortarako atera bainaiz.
Galilea guzian barna ibili zen,
heien zinagogetan Berri Onaren predikatzen
eta debruen haizatzen.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B urtea, 1

Ebanjelioan entzun dugu herri guzia Jesusen atean zagola. Mundu guzia ere gure otoitzaren beha dago.

1. Gure herriko eta familietako erientzat, bereziki ahanzten ditugunentzat, norbait etor dadin heien laguntzerat, egin dezagun otoitz.

2. Lan dorpe baten pean lehertuak direnentzat, eta lanik gabe diren guzientzat, ardiets dezaten kuraiaren grazia, egin dezagun otoitz.

3. Goserik daudenak laguntzen dituztenentzat, bizi-molde zuzenago eta goxoagoen eraikitzerat bermatzen direnentzat, ukan dezaten beren sailean irauteko indarra, egin dezagun otoitz.

4. Hemen bilduak girenentzat: eukariztia hunek azkar dezan gure baitan hersturan diren haurrideen zerbitzatzeko xedea, egin dezagun otoitz.

Emaguzu, Jauna, gizon guziekin bat izaitea,
heien nekeak gure oinaze izan diten,
eta heien bozkarioa gure zorion.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Propositions à adapter par chaque paroissse