Premiere lecture

Erregeen bigarren liburutik 4, 42-44.

Gosetea zen orduan herrian.
Uzta berritik, norbaitek ekarri ziozkan Elizeo, Jainkoaren gizonari,
hogei garagar-opil eta bihi berria zaku batean.
Elizeok erran zuen : “ Eman jendeari, jan dezaten. ”
Mutilak ihardetsi zuen : “ Nola huntarik eman ehun gizoneri ?”
Elizeok berriz : “ Eman jendeari, jan dezaten,
hau baitio Jaunak : Janen dute , eta ondarrak geldituko dira.”
Orduan eman zioten, jan zuten, eta ondarrak gelditu ziren,
Jaunak erran bezala.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

144. Salmoa
Jaunak eskua zabaltzean,
badugu zer jan ausarkian.

Zuhauk eginek, Jauna, goraipa zaitzatela :
Zure gizonek eskerrak zuri, zor bezala.
Zuk erresuman duzun ospea diotela,
Aipa ere bai zure besoan den ahala.

Guzi guzien begiak daude, Jauna, zuri,
Eta heieri behar orduan zuk janari.
Zure eskua duzu zabaltzen, zuk, Jainkoa,
Eta badute hasdun guziek nahikoa.

Zuzen da Jauna, bere bidetan beti zuzen ;
Egin lanetan zoin dena bihotz den agertzen.
Hurbil da Jauna hari otoizka daudeneri,
Hari otoizka, bihotza zintzo eta garbi.


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Efesako girixtinoeri 4, 1-6.

Haurrideak,
nik, Jaunarengatik preso nagonak, eskatzen dautzuet
ukan duzuen deiari doakion bezala bizi zaitezten.
Izan apal, ezti eta jasankor; elkar jasan zazue maitasunez.
Berma zaitezte Izpirituak emaiten duen batasuna begiratzera
bakearen lokarriz.
Bakarra da gorputza eta bakarra Izpiritua,
zuen deiari dagokion esperantza ere bakarra den bezala.
Bakarra Jauna, bakarra fedea, bakarra bataioa;
bakarra guzien Jainko eta Aita,
guzien gainetik dagona,
guzien bidez ari eta guzien baitan bizi dena.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Profeta handi bat agertu zaiku,
eta jautsi zaio Jainkoa bere jendeari.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 6, 1-15.

Jesus joan zen Galilea edo Tiberiadeko itsasoz bestalderat.
Jendalde handia jarraikitzen zitzaion
eriak sendatuz egiten zituen ezaugarriak ikusten baitzituzten.
Jesus mendirat igan eta han jarri zen bere dizipuluekin.
Hurbil zen Bazkoa, Juduen besta nagusia.
Jesusek, begiak altxatu eta ikusi zuen jende ainitz heldu zitzaiola.
Erran zion Filiperi :
“ Non erosiko dugu ogia, haueri jatera emaiteko ?”
Frogatzeko erran zion hori,
ongi baitzakien berak zer eginen zuen.
Filipek ihardetsi zion :
“ Berrehun denarioren ogia ez litzateke aski,
bakotxak puxka bat ukaiteko.”
Bere dizipuluetarik batek,
Zimun Petriren anaia Andresek erran zion :
“ Bada hemen bost garagar-ogi eta bi arrain dituen mutiko bat;
bainan zer da hori hainbesterentzat ? ”
Jesusek erran zuen: “ Jarraraz zazue jendea.”
Belar ainitz bazen leku hartan, eta jarri ziren denak.
Bost milako bat gizon bazen.
Orduan Jesusek hartu zituen ogiak,
eta esker onezko otoitza egin ondoan,
partekatu zituen jarriak zirenen artean ;
berdin arrainak ere, nahi zuten bezainbat.
Ase zirenean, Jesusek erran zioten dizipulueri :
“ Bil ondarrak, deus gal ez dadin.”
Bildu zituzten, eta hamabi saski bete,
bost garagar-ogietarik jan zuteneri gelditu ondarrez.
Jesusek egin ezaugarria ikusirik, jendeak hunela zion :
“ Hau da zinez mundurat etortzekoa den Profeta.”
Jesusek, ordea, baitzakien indarrez ereman nahi zutela
errege egiteko,
mendirat joan zen berriz, bakarrik.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B, 2

Kanpoetan uztak ondu dira eta bildu. Jatekoa ausarkian dugunek, ez ditzagun ahantz ogirik ez dutenak, edo bake, zorion eta amodio gose direnak.

1. Elizarentzat, Jesusek bezala emenda dezan lurreko ogia, zerukoa erakutsi aintzin, egin dezagun otoitz.

2. Jainkoaren Hitza zabaltzeko kargua dutenentzat: izan diten beti Jainkoaren zerbitzari leial, egin dezagun otoitz.

3. Jondoni Paulo bezala, Ebanjelioaren gatik preso daudenentzat: sendi dezaten, Kristoren deiari jarraikiz, Jauna berekin daukatela, egin dezagun otoitz.

4. Gose direnentzat: Jaunak zabal dezoten eskua, ezti gosea, eta bere amodioaz bete bihotza, egin dezagun otoitz.

5. Laborarientzat, ikerketan ari diren jakintsunentzat: heien lanari esker lurrak eman dezan denentzat jatekoa, egin dezagun otoitz.

6. Hemen, mezan, ogi bera zatitzen dugunentzat: ez dezagun behinere ahantz eskerren emaitea ukaiten dugun lurreko eta zeruko ogiarentzat..

Uzta-aro huntan, Jainko gure Aita,
zuri daude gure begiak eta galdeak:
zabal-zazu zure eskua, bete gaitzazu zure amodioaz, eta emaguzu orai zeruko ogia,
zure Seme Jesu Kristo, gure Jaun eta Jainkoa.

Propositions à adapter par chaque paroissse