Premiere lecture

Daniel profetaren liburutik 7, 13-14.

Ni, Daniel, gauazko ikuspeneri beha nindagon.
Gizaseme iduriko bat ikusi nuen zeruetako hedoietan heldu.
Gizon Zaharraren ganat hurbildu zen,
eta haren aitzinerat joanarazi zuten.
Nausigoa, aintza eta erregetza eman ziozkaten ;
herri guziak, nazione guziak eta hizkuntza guziak zerbitzari zituen.
Haren nagusigoa betiereko nagusigoa da, itzaliko ez dena,
eta haren erregetza ez da sekulan suntsituko.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

92. Salmoa
Guzien Jainko da Jesu Kristo :
betiereko ospean dago.

Jainkoa Jainko : nausitasuna du soineko,
Indar osoa du gerriko.
Finkatua du mundu zabala bere peko,
Deusek ez baitu higituko.

Zauden alkia bai betidanik, bai betiko :
Betieretik zaude Jainko.
Zure nahia lur guzirako manamendu :
Sineste oso merezi du.
Zauden etxean menderen mende zuri kantu,
Zauden etxean denak saindu.


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Apokalipza liburutik 1, 5-8.

Grazia eta bakea zueri, Jesu Kristoren partez :
hura lekuko leiala, hilen artetik lehen piztua,
eta lurreko erregeen buruzagia.
Maite gaituenari, eta bere odolaz bekatuetarik libratu gaituenari,
Jainko bere Aitarentzat errege-herri eta apez egin gaituenari,
aintza eta nagusitasuna menderen mendetan. Amen.
Hara, hodei artean heldu da !
Guziek ikusiko dute, zilatu dutenek ere ;
eta lurreko jendalde guziak nigar-auhenka ariko dira harengatik.
Bai ! Amen !
Ni naiz Alfa eta Omega, dio Jainko Jaunak,
Ni naiz badena, bazena eta etortzekoa dena, ahalguziduna.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Benedikatua Dabid gure aitaren erregetza,
Garai berrietako Erreinua !
Benedikatua Jaunaren izenean datorrena !

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 18, 33b-37.

Jesus Pilatoren aitzinean agertu zelarik, hunek erran zion :
“ Juduen erregea ote zira ? ”
Jesusek galdegin zion :
“ Zure baitarik erraiten duzu hori,
ala besteek dautzute nitaz erran ? ”
Pilatok ihardetsi zion :
“ Judua ote naiz ni ?
Zure herritarrek eta apezburuek ezarri zaituzte nere eskuetan.
Zer egin duzu ? ”
Jesusek erran zuen :
“ Nere erregetza ez da mundu huntakoa.
Nere erregetza mundu huntakoa balitz,
nere aldekoek borroka eginen zuten
ez nadin juduen eskuetarat eror ;
bainan nere erregetza ez da hemengoa.”
Orduan, Pilatok erran zion :
“ Beraz, errege zira ?”
Jesusek ihardetsi :
“ Zuk diozu errege naizela.
Ni sortu eta mundurat etorri naiz, egiaren lekuko izaiteko.
Egiarena denak nere mintzoa entzuten du. ”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B, 2

Maite gaituen Jesus Jaunari, gauza guziak bere baitan dauzkanari, helaraz ditzogun gure galdeak.

1. Gure Erregea zira, Jesus Jauna ! Zure graziak garrait ditzan gure bekatuak, zure maitasunak gure herrak, zuri otoitzez gaude.

2. Gure gidaria eta Salbatzailea zira ! Zure egiak garrait ditzan gure gezurrak, zure argiak haiza gure ilunbeak, zuri otoitzez gaude.

3. Bakearen Erregea zira ! zure umiltasunak garrait dezan gure urgulua, zure bihotzaren goxotasunak ezti gurearen gogorra, zuri otoitzez gaude.

4. Hilen artetik lehen sortua zira ! Gure hilak zure piztean sar-araz ditzazun, zuri otoitzez gaude.

Jauna, nahi duzu libertatean eta argian bizi gaiten.
Atera gaitzazu gaizkiaren ilunbeetarik,
eta zure betiereko Erreinurat ereman.
Errege baitzira gizaldi eta gizaldietan.

Propositions à adapter par chaque paroissse