Premiere lecture

Erregeen lehen liburutik 19, 9. 11-13.

Eli Horeberat, Jainkoaren mendi saindurat etorri zen,
eta hango harpe batean sartu.
Jaunak erran zion :
“ Atera zaite, eta zaude xutik mendian Jaunaren aitzinean,
Jauna iraganen baita.”
Jaunaren aitzinetik, haize zakar indartsuak jo zuen,
mendiak urratzen eta harrokak zartatzen zituela,
bainan Jauna ez zagon haizean ;
haizearen ondotik, lur ikara izan zen,
bainan Jauna ez zagon lur ikaran.
Lur ikararen ondotik, sua, bainan Jauna ez zagon suan ;
eta suaren ondotik, haize goxo baten firfira.
Hura entzun orduko, aurpegia soingainekoaz estali zuen Elik,
atera zen, eta xutik gelditu harpearen aitzinean.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

84. Salmoa
Erakuts guri zure betiko bihotz ona,
Salbamendua igor, Jauna.

Huna zerutik Jaun zerukoa guri mintzo :
bake dugula, bake dio ;
Jainkozalentzat salbamendua zoin hurbil den,
haren ospea gutaratzen.
Amodioak eta Egiak nola lehen
dute munduan bat eginen.

Zuzentasuna eta bakea sekulako
besarka dire juntatuko.
Egia zaio gure lurrari aterako,
zuzentasuna zerutik so.

Ongi nasaia Jainkoak berak emanen du :
Jaunari esker lurrak fruitu.
Hak aitzinean zuzentasuna izanen du :
doan bidean salbamendu.

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Erromanoeri 9, 1-5.

Haurrideak,
egia diot Kristoren baitan, ez diot gezurrik,
eta nere kontzientziak, Izpiritu Saindua baitan, hala aitortzen daut.
Handia da nere nahigabea, geldigabea nere bihotzaren mina.
Onar nezake madarikatua izaitea, Kristorenganik berexia izaitea,
nere odoleko haurride Juduen onetan balitz.
Izraelen ondokoak dira, Jainkoak bere seme-alabatzat hartu zituen ;
heiek dituzte aintza, elkargoak,
Legea, kultua, Jainkoaren agintzak,
bai eta patriarkak.
eta, giza izaiteari dagokionez, heienganik sortu da Kristo,
gauza guzien gainetik dena,
Jainko benedikatua menderen mendetan. Amen.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Jauna bakarrik dut harkaitz eta salbatzaile :
Luzatu zautan eskua goitik, eta uholdetik atera.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 14, 22-33.

Jendeak nahikoa jan zuenean,
Jesusek bere dizipuluak untzian sarrarazi zituen,
eta bere aitzinetik uraz bestalderat joaiteko manatu zioten,
berak jendea igorri arte.
Jendea igorri ondoan, mendirat igan zen bakarrik, otoitz egitera.
Ilundu zuenean, han zagon, bakarrik.
Untzia, ordukotz, leihorretik urrun zen, uhainek zafratua,
haizea kontra baitzuen.
Goizalderat, Jesus heienganat joan zen, ur gainean oinez.
Dizipuluak, ur gainean ibiltzen ikusi zutenean, ikaratu ziren.
Erraiten zuten : “ Mamu bat da ”,
eta beldurraren beldurrez deiadarka hasi ziren.
Bainan Jesus berehala mintzatu zitzaioten :
“ Gora bihotzak ! Ni naiz, ez beldur izan ! ”
Orduan Petrik erran zion :
“ Jauna, zu bazira, mana zadazu ur gainean zureganat joaiteko.”
Jesusek erran zion : “ Zato ! ”
Petri, untzitik jautsi eta Jesusenganat oinez joan zen ur gainean.
Bainan, haizea bortitza zela ikustearekin beldurra sartu zitzaion ;
eta hondoratzen ari baitzen, oihu egin zuen :
“ Jauna, salba nezazu ! ”
Berehala Jesusek eskua luzaturik, hartu zuen, erranez :
“ Fede gutiko gizona ! Zergatik dudatu duzu ? ”
Untzirat igan zirenean, haizea gelditu zen.
Eta untzian zaudenak
Jesusen aitzinean ahuspez eman ziren, erranez :
“ Zinez, Jainkoaren Semea zira zu ! ”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Propositions à adapter par chaque paroissse