Iratzeder / G. Lerchundi
Kol 1, 12-20
1- Denek bihotzez eskerrak eman Jaungoiko gure Aitari :
sainduen lagun bere argian gaituelako ezarri.
Hilen artetik lehen sortua,
zuk, Jesu Kristo, argi mundua !
2- Ilunbetarik ereman gaitu bere Kristoren argira :
haren odolaz gaitu garbitu, hoben guzitik atera.
3- Ageri ez den Jainko Aitaren iduri eta berdina,
hura bera da munduan diren izaitetarik gorena.
4- Hartan guziak izan baitire zeru-lurretan eginak,
ikusten diren, bai eta ere ezin ikusi direnak.
5- Bai haren bidez, bai hari buruz, bizia denek daukate.
Aitak du sortu Seme hautatuz : guziek hartan diraute.
6- Eliz-gorputzak hura burua, Elizak hura du Jauna.
Hilen artetik lehen sortua, guzietan da lehena.
7- Aitak emanik, harek orotan du betearen betea.
Haren lana da zeru-lurretan denak Aitari biltzea.
8- Haren odolaz gure Jainkoak egin du bake denekin,
bai zerukoak, bai lurrekoak, hartan baititu bat egin.