Premiere lecture

Apostoluen Egintzetarik 1,1-11.

Teofilo maitea, nere lehen liburuan,
hastetik zerurat altxatua izan zen egunera arte
Jesusek egin eta irakatsi zuen guzia izkiriatu dut.
Zerurat igan aitzin, Izpiritu Saindua baitan,
bere manuak eman ziozkaten berak hautatu Apostolueri.
Heieri agertu zitzaioten bizirik, Pasione ondoan :
horren froga ainitz eman zioten,
berrogoi egunez bere burua ikustera emanez,
eta Jainkoaren erreinuaz mintzatuz.
Heiekin jaten ari zen batean, manatu zioten
ez zitezen Jerusalemetik urrunt,
bainan igurika zezaten Aitak hitzemana.
Erran zioten :
“ Hori da nere ahotik entzun duzuena.
Joanesek urez bataiatu zuen,
bainan zuek Izpiritu Sainduan bataiatuak izanen zirezte
egun guti barne.”
Harekin bildurik zaudela, Apostoluek galdatu zioten :
“ Jauna, orai altxatuko ote duzu berriz Izraelgo erreinua ? ”
Jesusek ihardetsi zioten :
“ Ez duzue jakiterik noiz izanen den aldia eta tenorea.
Aitak bakarrik du horren erabakitzeko ahala.
Bainan hartuko duzue
zuen gainerat jautsiko den Izpiritu Sainduaren indarra.
Eta nere lekuko izanen zirezte
Jerusalemen, Judea osoan, Zamarian
eta lurraren azken mugetaraino.”
Horiek erran eta, heiek so zaudela,
Jesus altxatu zen, eta hedoi batek begietarik itzali zioten.
Han baitzauden zeruari so, Jesus bazoalarik,
huna bi gizon soineko xuritan ondoan zituztela, baitzioten :
“ Galilearrak, zertan zaudezte hor zerurat beha ?
Zuen artetik zerurat altxatua izan den Jesus hori,
zerurat joaiten ikusi duzuen bezala, berriz etorriko da.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

46. Salmoa
Zeru lurreko Jaun eta Jainko,
Zaude zu, Kristo, betiereko.

edo : Alleluia.

Egin herrriek esku zarta,
Jaunari denek airos kanta!
Errege gaitza Jauna baita,
Hartaz bertzerik jaunik ezta.

Jainkoa doa zeruz zeru,
Jaunari denek adar-soinu.
Egin Jaunari soinu-kantu
Mundu zabala bere baitu.

Errege baita munduz mundu,
Hari guziek soinu-kantu.
Herriak oro bere ditu,
Zeruetan du alki saindu.

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Efesako girixtinoeri 1,17-23.

Haurrideak,
Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintzaren Aitak
zuhurtzia eta goi-argia eman diezazkitzuela,
haren ongi ezagutzeko.
Argi ditzala zuen barneko begiak,
jakin dezazuen nolako esperantzarat deitu zaituzten,
zein aberatsa den
fededunentzat ondore gisa prestatua duen aintza,
zein neurrigabea den sinesten dugunen alde erabiltzen duen ahala.
Ahal, indar, botere hori
Kristoren baitan erakutsi du Jainkoak,
hilen artetik piztu
eta zeruan, bere eskuinaldean jarrarazi duenean.
Ezarri du munduko aitzindari,
botere, indar eta nagusigo ororen gainetik
eta ez bakarrik mundu huntan,
datorren munduan ere aipagarri den edozein baino gorago.
Gauza guziak haren oinpean ezarri ditu,
eta hura egin du denen gainetik Elizaren buru.
Eliza haren gorputza da,
diren guziak osoki betetzen dituen Kristoren betea.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Jauna igan da oihu alaien artean,
Jarria dago bere alki sainduan.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 28, 16-20.

Hameka dizipuluak joan ziren Galilearat,
Jesusek manatua zioten mendirat.
Ikusi zutenean, ahuspez eman ziren ;
batzu, ordea, dudan zauden.
Jesus, hurbildurik, hunela mintzatu zitzaioten :
“ Eskubide guziak emanak izan zaizkit zeru-lurretan.
Zoazte beraz !
Eta egin herri guziak nere dizipulu,
Aitaren, eta Semearen, eta Izpiritu Sainduaren izenean bataiatuz ;
eta manatu dautzuetan guzia begiratzen irakatsiz.
Eta ni zuekin naiz egun oroz
munduaren azkeneraino.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Propositions à adapter par chaque paroissse