R 24 / Munduko haurrak - Elgarrekin haur guziak - Kolore guzietako

Hitzak: Iratzeder / Musika : Xalbat Berterretche

1 – Kolore guzietako haurrak munduan bagira
Xuri, hori edo beltzak, denak berdinak ez gira
Bainan ikusiko duzu urbildik jarriz begira
Segeretu beren jabe gure begien dirdira. 

Elgarrekin haur guziak,
Has kantari biziari.
Elgarrekin haur guziak,
Agur zuri mundu berri !

2 – Jende haundia lasterka, zeren ondotik dabila
Zergatik kanporat joan, zutan duzunaren bila
Jende haundia ez pentsa, zure baitan dela hila
Zorion iturria den haurren aberri ixila.

3 – Mundu huntako bizia ez da denentzat berdina
Sortu orduko ainitzek sendi gosearen mina
Oihuz gaude gaur zueri : noiz izanen da egina
Edozoin haurren amentsa izan dadien urdina.

4 – Gure Aita eta Ama nahi dauzuegu erran
Nahi ginukela zuer musu bero bat gaur eman
Zorionaren haizeak har gaitzala ta ereman
Maitasuna betiko den Jainkoaren erresuman.

Partitions

Sons

Iduzki lore :