Z 109 - bezperak / Nere Jaunari

Iratzeder / G. Lerchundi

109. salmoa : Nere Jaunari – Dixit Dominus

Leloa :
Jainkoak dio Kristori erran :
« Jaun eta Jainko, jar eskuinean. »

Nere jaunari Jaunak dio : « Jar eskuinean,
nik eman arte zuri etsaiak zango pean. »
Jaunak eginen Zion-dik zu Jaun mundu huntan :
etsai dituzun jenden erdian zu Jaun izan.

Jaun zare sortzez piztu baitzare zeruetan :
« Argitu-aitzin sortua zaitut nere baitan. »
Zin egina du Jainkoak eta behingoan :
« Apez zare zu Melkizedek-en araberan. »

Bidean Jauna badabilkizu eskuinean,
erregeak joz hasarrearen egunean.
Erresumetan emanen ditu hilak metan,
buruak ditu xehakaturen bazterretan.

Edaten baitu bide ondoko ur-errekan :
horra zergatik beti burua gora daukan.
Ospe Aitari, gizon egin den Semeari,
Elizan ari den Izpiritu Sainduari.
Lehen bezala heieri ospe orai ere :
hala dadila menderen mende betiere.

Vidéos