V 91 / Agur, agur Maria

Hitzak : Jean-Louis Davant - Doinua : Johañe Bordaxar

1 Agur, agur Maria, Jainkoaren ama
Andre guzien artean Aitak hautatua
Zure fedeaz ere Jesusi emana
Denen ama zaitugu, zinez maitatua.

2 Gau beltzean eguzki, goizean izarra
Zentzu ona lagunduz, erakuts iparra
Jaunari otoitz egin guretako beti
Haurrideak bezala gaitezela bizi.

3 Jainko Jauna goretsiz olerki batetan
Magnificat ederra gure bihotzetan
Aita eskertzen dugu zure hitzekilan
Jesus haurra kantatzen denek errepikan.

1 Agur, agur Maria… (berriz)

 

Xiberrotarez :

1 Agur, agur Maria, Jinkuaren Ama
Andere güzien artian Aitak haïtatia
Zure fediaz ere Jesüsi emana
Denen ama zütügü zinez maitatia.

2 Gaï beltzian ekhia goizian izarra
Zentzü huna lagüntüz erakuts iparra
Jaunari othoitz egin guretako beti
Haurridiak bezala gitiala bizi.

3 Jinko Jauna goretsiz olerki batetan
Magnificat ederra gure bihotzetan
Aita eskertzen dügü zure hitzekilan
Jesüs Haurra khantatzen denek arrapikan.

1 Agur, agur Maria… (berriz)

Oharrak:

Kantu hau Johañe Bordaxarrek konposatu pastoral zuberotar airetik dator.

Testu erlijiosoa Jean-Louis Davantek konposatu zuen.

Lau ahots ezberdinak Thomas Ospitalek egin du Kanta Jaunari 2024 Ortzaize elgarretaratzerako.

Observations :

Ce chant provient d’un air de pastorale souletine composé par Johañe Bordaxar.

Le texte religieux a été composé par Jean-Louis Davant.

L’harmonisation à 4 voix mixtes a été réalisé par Thomas Ospital pour le rassemblement Kanta Jaunari 2024 à Ossès.

Sons

Soprani :

Alti :

Tenors :

Basses :

Korua - Choeur :