R 37 / Jauna, zuk emaguzu (Jainkoaren argia)

Mixel Lekuona / Xalbat Berterretche - Jean Larrieu

Jauna, zuk emaguzu zeruko argia,
bero gure bihotza, ideki begia.

1- Zuk eginak iduzki, zeru ta izarrak,
arrain xori, abere, lore ta belarrak,
gizonaren bizian, on eta beharrak,
zure dohain hoientzat, gu denen eskerrak.

2- Egin duzu gizona zure idurira,
Izpiritu ta bihotz gorputzaz gainera,
gizonaren bizia da zure ardura,
amodio bidetik hel dadin zerura.

3- Mendez mende zuk duzu argitu gizona,
gose, gerla, desterru, pairatzen zagona,
batetara bildurik bakarka zoana,
amodioz hitzeman zure Berri Ona.

4- Jesusekin bete ta zuk egin agintza,
zuzenean ekarri dauku zure hitza,
amodio bidean gidatu bihotza,
ilunbeak argitu, sortu esperantza.

5- Orai gure bizian leial Argiari
behar dugu jarraiki zure mezulari,
begi eta laguntza eman ahulari
fedearen lekuko bertzen zerbitzari.

Sons

Berterretche-Larrieu-Erramouspé :