K 17 / Haize berri batek

Emile Larre / Jean Larrieu

Haize berri batek emanik zerutik
lekukoak ziren altxatu, ordutik
gaur, Izpiritua, igor zure sutik
beldurrak ken-eta ahalgeak aurtik.

1- Izpiritua igorri duzu, Jesu Kristo,
bihotz arteko hosto zimelen haizatzeko,
haize berriak oro garbituz, otoi zato.

2- Izpiritua zure freskoa ufa’guzu
lurra zu gabe zakartzen baita, berri zazu
indar berrien bizi berrirat pitz gaitzazu.

3- Izpiritua, gaurko gizona epel dago,
Nolaz ez dugu elgar sustatzen gehiago ?
Zato, bai, zato ! Bihotz hoztuak, otoi, bero !

4- Izpiritua, guk ere hartu zaituguna,
hemen gaua zen, heriorako gau iluna ;
gauak zuk haiza eta berriz hor da eguna.

5- Izpiritua, Berri Onaren entzuleak
egin dituzu munduarentzat mezuleak,
ele ta obra orotan gauden gu zureak.

6- Izpiritua, bada gaur ainitz jakitate,
aldiz hainbertzek beharden hura ez dakite,
zu bai zeruan Erakuslea izan zaite.

Sons

KJ Donapaleu 2009 :

Vidéos