I 2 / Bazkotako Bildotsari

Bazkotakoa / Gregorianoa

Victimae paschali

Bazkotako Bildotsari
kantuz has, fededunak.

Ardientzat Bildotsa,
bekatorentzat Kristo
hil da gu baketuz Aitarekin.

Hiltze ta biziaren
gudu miresgarria :
Bizien nausia hilik bizi.

« Errazu, Maria,
nun zer duzun ikusi ? »

« Bizi denaren hobia,
eta piztu Kristoren loria.

Aingeruak eta
hil-oihalak lekuko.

Piztu da Kristo, pitz gaiten :
Galilean zuen beha dago. »

Zinez Kristo piztu zaiku,
hiletarik piztu :
Nausitu Errege,
guri barka.
Amen. Alleluia.