G 4 / Aberatsak

1 Aberatsak, aberatsak, heldu dira egun hitsak,
horra kutxak, horra moltsak zilatuak eta hutsak. (bis)

Bai dohatsu, dohatsu, Jaunari dagon behartsua.
Bai dohatsu, dohatsu : harena da Erreinua.

2 Dauzkatzuen ontasunak harrek dira barnez janak.
Dirdir egun errauts bihar… aberatsak, egin nigar ! (bis)

3 Bertzen lanez hanpatu-ta joan zarezte bestaz besta.
Bainan tanpez urtuko da zuek bildu diru meta. (bis)

4 Langileak ez du izan hartze zuen lan saria ;
bainan denak zuzen ditzan, huna Kristo ! Bozkaria ! (bis)

5 Oraindanik indar egin, gutan ariz, Kristo Jauna ;
argi-semek elgarrekin dugun heda maitasuna. (bis)

Partitions

Sons

Aupa Jainkoa I :