Herrikoak
Damu dut, Jauna, bihotz guzitik
zuri maiz min egitea.
Ez, ez gehiago zuri min egin,
nere Jaungoiko maitea.
1- Minaren minez, Jesus maitea,
daukat bihotza zaurturik,
ikusten baitut nere bizia
dena bekatuz beterik.
2- Zure oinetan orai naukazu
begi bihotzak urtuak ;
eskatzen dauzut nigar saminez :
Barka nere bekatua.
__________
50. salmoa
Damu dut, Jauna, bihotz guzitik
zuri maiz min egitea.
Ez, ez gehiago zuri min egin,
nere Jaungoiko maitea.
1- Urrikal zaite nitaz, Jauna,
hoin duzu eta neurrigabeko bihotz ona.
Ken bekatua, ken laidoa.
Hoin duzu nasai urrikalpenen itsasoa.
2- Nere hobena ken errotik ;
garbi nezazu garbi osoki bekatutik.
Nere gaizkien berri dakit,
hobenak oro beti begitan badagozkit.
3- Gaixto sortu naiz mundu huntan :
bai, nere amak sortu izan nau bekatutan.
Grazia ixur bihotzari,
garbiz nadien elur xuria bezein xuri.