A 32 / Egunko besta handi

1- Egunko besta handi eta eder huntan,
oi zer bozkarioa gure bihotzetan !
Dugun orok batean kanta lorietan
Jesus dela laudatu menderen mendetan.

2- Dela benedikatu zeru gorenean,
maitatu, adoratu Ostia sainduan !
Hari gure bihotzak bizian, hilian,
harenak izaiteko eternitatean.

3- Zuri ere, Maria, gure ohoriak !
Zuri amodioa, zuri esker onak !
Gomendatzen deitzugu bai gure buruak,
bai gure etxekoak et’adiskideak.