Premiere lecture

Zofoni profetaren liburutik 3, 14-18.

Bozkarioz egin irrintzi, Ziongo alaba, egin oihu alai, Izrael !
Poztu zaite bihotz bihotzez, Jerusalemeko alaba !
Urratu du Jaunak zure kontrako erabakia, haizatu zure etsaia.
Izraelgo erregea, Jauna, zure erdian dago.
Ez duzu gehiago zorigaitzaren beldurrik izanen.
Egun hartan, hau erranen zaio Jerusalemeri:
“ Ez izan beldurrik, Zion! Ez ditela eror zure eskuak !
Jauna, zure Jainkoa, zure erdian dago, salbatzaile indartsu.
Pozaren pozez alaitzen da zugatik,
bere maitasunez biziberritzen zaitu.
Pozez jauzika dabil zugatik,
besta egunetan bezala.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

Izai 12
Bozkarioz jauz eta kanta,
Jauna zu baitan handi baita.

Jauna da nere Jaungoiko eta Salbatzaile :
Harekin nago, beldur gabe.
Jainkoa baita nere indarra, goresmena,
Hura, salbatu ninduena.

Eskerrak eta goresmen eman Jainkoari,
Dei egin haren izenari.
Miragarriak nasaiki egin dauzkigula
Mundu guzian da jakina.

Kanta Jaunari, ospetsu baita egintzetan,
Jakin bezate lur mugetan.
Zutan, Izrael, Jainko saindua handi baita
Zionen egin jauzi, kanta!


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Filipeko giristinoeri 4, 4-7.

Haurrideak,
bozkaria zaitezte beti Jauna baitan ;
berriz diozuet : bozkaria zaitezte.
Ezaguna izan bedi gizaki guzientzat zuen bihotz ona.
Hurbil da Jauna.
Ez griña deusetaz,
bainan gorabehera guzietan ager zuen eskariak Jainkoari,
otoitzez eta galdez eta eskerrak emanez.
Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak
zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen baitan.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Goigoikoaren profeta, Joanes etorri da
Jaunaren bidea prestatzera,
Argiaren lekuko izaitera.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 3, 10-18.

Jendeak Joanes Bataiatzaileari galdatzen zion :
“ Zer egin behar dugu ?”
Joanesek ihardesten zioten :
“ Bi soineko dituenak parteka ditzala ez duenarekin ;
eta jatekorik duenak berdin egin beza !”
Etorri zitzaizkion zergalari batzu ere bataiatzera, eta erran zioten :
“ Irakasle jauna, zer egin behar dugu ?”
Harek ihardetsi :
“ Ez galda manatua zaitzuena baino gehiago.”
Soldaduek ere galdegiten zioten :
“ Eta guk zer egin behar dugu ?”
Harek ihardetsi :
“ Nehori deusik ez ken indarkeriaz, ez eta nehor sala gezurrez ;
eta zuen soldatarekin aski bekizue.”
Herria haiduru zagon, eta denak beren baitan ari ziren
Joanes ez ote zen Mesias.
Joanesek deneri erran zioten :
“ Nik urez bataiatzen zaituztet :
bainan badator ni baino ahaltsuagoa dena,
eta ni ez naiz on haren oinetako lokarrien laxatzeko.
Harek Izpiritu Sainduaz eta suz bataiatuko zaituzte.
Eskuan du bahea bere larrainaren garbitzeko,
eta ogia bere selaururat biltzeko ;
lastoa, berriz, itzaltzen ez den suan erreko du.”
Holako beste ainitz aholkuren bidez
Berri ona irakasten zion herriari.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

(Andiazabal, « Mezetako deiak », C urtea  – sail berria)

Esker onez beterik egin diezogun oihu Jainkoari .

1. Eliza sainduarentzat : bozkarioz eta alegrantziaz betea izanik, oraiko gizon-emazteak bere ganat erakar ditzan, egin dezagun otoitz.

2. Gure parropientzat : lekukotasun eman dezaten, Jauna gutartean eta gurekin dagola, egin dezagun otoitz.

3. Desterratu, presonier, pobre, eri eta zorionik gabe bizi direnentzat : Jaunak bere bozkarioa eman dezoten, egin dezagun otoitz.

4. Ebanjelioko hitza obratuz, girixtinoek jakin dezaten beren ogitik behartsueri emaiten, bai eta beren amodioa bakartasunean daudeneri, egin dezagun otoitz.

5. Jaunak bere Izpirituaren suaz pitz ditzan gure bihotzak, egin dezagun otoitz

Jainko Jauna, entzun-azu esker onez beterik egin dautzugun galdea, eta guzier emozute salbamendua.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Propositions à adapter par chaque paroissse