Bestak / 15 août – Assomption de la Bienheureuse Vierge Marie – Messe de la veille au soir

Télécharger l'ensemble des textes Voir les propositions de chants et de prière universelle

Premiere lecture

Kronikak lehen liburutik 15, 3-4. 15-16 ; 16, 1-2.

Dabidek Izrael osoa bildu zuen Jerusalemen,
Jaunaren kutxa iganarazteko harentzat prestatua zuen lekurat.
Bildu zituen Aaronen ondokoak, apezak, eta Lebitarrak ere.
Lebitarrek ereman zuten Jainkoaren kutxa,
haga gainean bizkarrean harturik,
Moisek Jaunaren erranaren arabera manatu bezala.
Dabidek erran zioten Lebitarren buruzagieri
beren anaia kantariak ezar zitzaten beren musika tresnekin
– kitarra, xirribika eta atabal –
beren soinuekin bazterrak alaitzeko.
Ekarri zuten beraz Jainkoaren kutxa,
eta Dabidek harentzat eraikia zuen oihal-etxolaren erdian ezarri.
Gero, erre-opariak eta elkartasun-opariak
eskaini ziozkaten Jainkoari.
Erre-oparien eta bakezko oparien eskaintza bururatu-eta,
Dabidek benedikatu zuen herria Jaunaren izenean.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

131. Salmoa
Jauna, egizu ongi etorri
lurrean sortu zaituenari.

Goazen sar gaiten haren baitan,
Ahuspez haren aitzinean.
Egon-tokirat, Jauna, jeiki
Arka sainduan Jaun ibilki.

Apezak dire garbiz jauntzi,
Zureak oro kantu, jauzi.
Orroit Dabidez, orroit, Jauna,
Ez uka zure kristo dena.

Zion du-eta hautatua :
Hor du Jainkoak jar-lekua.
Hau dut betiko egon-toki :
Nere hautuz hor naiz egoki.


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Korintiarreri 1a : 15, 54-57.

Haurrideak, azken egunean,
Gure izaite ustelkorra bizi ustelezinez jantziko da,
eta izaite hilkorra bizi ezhilkorrez ;
orduan beteko da Liburu Sainduak diona :
Heriotzea garaitua da.
Herioa, non duk hire garaipena ?
Herioa, non duk hire eztena ?
Herioaren eztena bekatua da,
eta bekatuak legetik du bere indarra.
Eskerrak Jainkoari, garaipena emaiten daukulakotz
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Dohatsu Birjina Maria, Jainkoaren Ama :
Hitza onartu zuen eta bere baitan hausnartu.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 11, 27-28.

Jesus mintzo zelarik, emazte batek jendartetik oihu egin zion :
“ Zoriontsu zu ekarri zaituen sabela,
eta xurgatu duzun bularra ! ”
Jesusek, aldiz, ihardetsi :
“ Zoriontsu, izaitekotz , Jainkoaren hitza entzuten
eta begiratzen dutenak.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B, 2

Mariaren Birjina dohatsuaren zeruratzeak emaiten daukun esperantza bihotzean, egin ditzagun gure galdeak.

1. Girixtinoen Ama den Elizarentzat: neke eta hersturetan gaindi, azkar begira dezan Jaunaren baitako fidantzia, egin dezagun otoitz.

2. Pertsekutatuak diren fededunentzat, desertuan gordetzerat eta ixilik egoiterat behartuak direnentzat, egin dezagun otoitz.

3. Erientzat, beren gorputzean edo bihotzean sofritzen dutenentzat: ukan dezaten Mariak bere baitan zuen bozkarioa, egin dezagun otoitz.

4. Gure hilentzat: Jaunak eman dezoten Erreinuko argiaren betea bere Amarekin batean, egin dezagun otoitz.

5. Hemen bilduak girenentzat: jakin dezagun gure zeruko Amari leku bat egiten gure bizian eta otoitzetan, egin dezagun otoitz.

Jainko gure Aita,
emaguzu esker onez eta fedez betea den bihotza,
Mariarekin batean zure graziaren lekuko izan gaiten.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Propositions à adapter par chaque paroissse