Premiere lecture

Zuhurtzia liburutik 12, 13. 16-19.

Jauna, ez da zutaz beste Jainkorik, gauza guzien arta duenik,
horrela erakusteko, ez duzula zuzen kontra jujatzen.
Zure indarra da zure zuzentasunaren oinarria
eta gauza guzien nagusi izaiteak
egiten zaitu guziekin urrikalkor.
Gizonak bere indarra agertzen du,
indarrik ez duela erraiten bazaio,
eta jazartzen zaizkionak lehertzen ditu.
Bainan zuk, Jauna, indarraren jabe baitzira,
neurriz jujatzen duzu, eta errespetuz erabiltzen gaituzu,
indarra, nahi duzunean, zure esku baituzu.
Horrela eginez erakutsi diozu zure herriari
gizon zuzenak bihotz oneko izan behar duela,
eta zure semeeri esperantza ona eman diozute :
bekatu egin duteneri bihozberritzea emanez.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

85. Salmoa
Ona zare zu, ona, Jauna,
denentzat duzu bihotz ona !

Ona zare zu, dei egilentzat ona, Jauna,
Denentzat duzu bihotz ona.
Entzun, Jainkoa, zuri otoizka nik errana,
Entzun zer deia, zer auhena.

Herri, jendeak zaizkitzu denak etorriko,
Zuri egonen belauniko.
Nihor nola zu miragarrien egiteko,
Zu xoilki handi eta Jainko.

Bainan zuk Jauna, maite baituzu maitatzea,
Eta hoin guti kexatzea.
Zu, amodioz eta egiaz hoin betea,
Nitaz urrikal, neri beha.

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Erromanoeri 8, 26-27.

Haurrideak,
Izpiritu Saindua gure ahuleziaren laguntzera datorkigu,
ez baitakigu behar bezala otoitz egiten.
Izpirituak berak otoitz egiten du gure alde
ezin erranezko intzirietan.
Eta bihotzak ikertzen dituen Jainkoak
ezagutzen du Izpirituaren gogoa :
badaki fededunen alde ari delarik,
Jainkoak nahi bezala ari dela.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Eskerrak zuri, Jainko Aita, zeru-lurren Jaun betikoa :
Haur ttipieri baititutzu Erresumako mixterioak agertuak !

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 13, 24-43.

Jesusek parabola hau erran zion jendeari :
“ Zeruetako Erreinuak iduri du
gizon bat hazi ona bere landan erein zuena.
Bainan, jendea lo zagolarik, etorri zen etsaia ;
iraka erein zuen ogi artean eta joan zen.
Ogia handitu eta burutu zenean, orduan agertu zen iraka ere.
Etxeko jaunaren mutilak joan zitzaizkion erraitera :
“ Jauna, ez ote zinuen hazi ona erein zure landan ?
Nondik du, bada, iraka ? ”
Harek erran zioten : “ Etsai baten lana da hori.”
Mutilek orduan : “ Nahi duzu joan gaitezen biltzera ? ”
Nagusiak erraiten diote :
“ Ez, beldurrez eta iraka biltzean, errotik atera dezazuen ogia ere.
Utz ditzazue biak batean handitzera uztaraino ;
eta uztaroan, uzta biltzaileeri erranen diotet :
iraka bil zazue lehenik, eta espalka, erretzeko ;
ogia, aldiz, bil nere salaururat.”

Jesusek beste parabola bat erran zioten :
“ Zeruetako Erreinuak iduri du mustarda bihia
gizon batek hartu eta bere landan erein duena.
Hazi guzietarik ttipiena da,
bainan handitu denean, beste baratzekariak baino handiagoa da :
zuhaitz bilakatzen da
zeruko xoriak etortzen baitzaizkio adarretan kafien egitera.”
Beste parabola bat erran zioten :
“Zeruetako Erreinua altxagarriaren idurikoa da :
emazte batek hartu eta hiru gaitzuru irinetan nahasten du,
eta ore guzia harrotzen da.”
Horiek guziak parabolaka erraiten ziozkan Jesusek jendeari,
eta ez zioten deusik erraiten parabolaka baizik,
hola betetzen baitzen profetaren errana :
Parabolaka mintzatuko naiz,
munduaren hastetik gordea zena agertuko dut.

Orduan jendea utzirik, Jesus etxerat etorri zen.
Dizipuluak hurbildu zitzaizkion, erranez :
“ Argi zaguzu landako irakaren parabola.”
Ihardetsi zioten :
“ Hazi ona ereiten duena Gizonaren Semea da ;
landa, mundua; hazi ona, Erreinuko semeak dira ;
iraka, Gaixtoaren semeak.
Hura erein duen etsaia, debrua da ;
uzta, munduaren azkena, uzta biltzaileak, aingeruak.
Iraka bildu eta suan erretzen den bezala,
hala gertatuko da munduaren azkenean.
Gizonaren Semeak bere aingeruak igorriko ditu,
eta haren Erreinutik berexiko dituzte
erorbide eta gaizkile diren guziak,
eta su laberat botako dituzte,
han izanen baita nigar eta hortz-karraska.
Orduan zintzoek iguzkiak bezala distiratuko dute
beren Aitaren Erreinuan.
Beharririk baduenak entzun beza !”

EDO BERTSIO LABURRA :

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 13, 24-30.

Jesusek parabola hau erran zion jendeari :
“ Zeruetako Erreinuak iduri du
gizon bat hazi ona bere landan erein zuena.
Bainan, jendea lo zagolarik, etorri zen etsaia ;
iraka erein zuen ogi artean eta joan zen.
Ogia handitu eta burutu zenean, orduan agertu zen iraka ere.
Etxeko jaunaren mutilak joan zitzaizkion erraitera :
“ Jauna, ez ote zinuen hazi ona erein zure landan ?
Nondik du, bada, iraka ? ”
Harek erran zioten : “ Etsai baten lana da hori.”
Mutilek orduan : “ Nahi duzu joan gaitezen biltzera ? ”
Nagusiak erraiten diote :
“ Ez, beldurrez eta iraka biltzean, errotik atera dezazuen ogia ere.
Utz ditzazue biak batean handitzera uztaraino ;
eta uztaroan, uzta biltzaileeri erranen diotet :
iraka bil zazue lehenik, eta espalka, erretzeko ;
ogia, aldiz, bil nere salaururat.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Propositions à adapter par chaque paroissse