O Jesus, ogiaren itxuran gordea

Roger Idiart

O JESUS, OGIAREN ITXURAN GORDEA

Airea : Galerianoarena (Bordaxun)
edo Xarmagarria zira edo bertze edozoin.

1. 0 Jesus ogiaren itxuran gordea,
Zure Hitzaren baitan dugu sinestea.
Orori emaguzu elgar maitatzea,
Hemen hartzen duguna bester emaitea.

2. Lur huntan maitasuna galtzen da errexki :
Gerla baten pizteko, demendren bat aski …
Ahatik Berri Ona hor baita uruski,
Mezua izan bedi entzunik leialki.

3. Bazko aintzin bildurik ortzegunarekin,
Afaltzen ari zinen zure lagunekin.
Heien oinak xukatuz oihal txar batekin,
Zonbat hunki gaitutzun egintza horrekin !

4. Nagusia zen mintzo bere mutilari :
« Zu ere ni bezala izan zerbitzari ».
Gauden so gau hartako azken emaitzari,
Indar guziz lotzeko Jaunaren Hitzari.

5. Artzain ona, zuri gaur guk egin galdea :
Norat ari ote da zure artaldea ?
Uztaren biltzalerik agertuko dea ?
Otoi susta ezazu fededun gaztea !

6. Jesus, gurekin zaude, arkaitza iduri,
Gu denentzat baituzu odola ixuri.
Egizu sor ditezen zonbeit artzain berri,
Ogiaren hausteko zure orroitgarri.

Sons

Roger Idiart-en ehorzketan :