Haurrekin esker onezko otoitza 1

Xalbat Berterretche

HAURREKIN OSPATZEN DIREN MEZETARAKO ESKER ONEZKO OTOITZA (Lehena)

Jauna zuekin.
Eta zure izpirituarekin.

Gora bihotzak.
Jaunari dauzkagu.

Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
Egoki da eta zuzen.

 

Jauna, Aita guziz ona, zuk bildu gaituzu,
eta zure aitzinean gaude zu goresteko,
eder eta haundi zirela bihotz bihotzez aitortzeko.

Gora zu, munduan diren gauza eder guziengatik,
eta gure bihotzetan emaiten duzun bozkarioarengatik.

Gora zu, eguneko argiarengatik,
eta gure gogoak argitzen dituen zure hitzarengatik.

Gora zu, lurrarengatik
eta lurrean bizi diren gizon-emazteengatik,
eta zuganik daukagun biziarengatik.

Bai, guziz ona zira, maite gaituzu,
eta miragarriak egiten dituzu guretzat.
Horrengatik denek batean kantatzen dugu :

Saindu, Saindu, Saindua (bis)
diren guzien Jainko Jauna.
Hozana zeru gorenetan. (bis)

Zuk, Aita, gogoan dituzu beti gizakiak,
eta ez duzu nahi haienganik urrun egon.
Horrengatik igorri zinuen guganat zure Seme maitea :
gu salbatzerat etorri zen, eriak sendatu zituen,
bekatoreeri barkamena eskaini zien
eta guzieri zure maitasuna erakutsi zien ;
haurrak bereganat hartu eta benedikatu zituen.
Horrengatik, esker onez beterik, kantatzen dugu :

Zeru lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hozana zeru gorenetan. (bis)

Aita guziz urrikaltsua,
ez gira gu bakarrik zu goresten zaitugunak :
lurraren alde guzietan zabaldurik dagoen
eta Eliza den zure herriak ere goresten zaitu.
Guk, Eliza osoarekin batean, otoitz egiten dauzugu   :
I. gure Aita sainduarekin, eta I. gure Artzainarekin.

Zeruan Maria Birjina dohatsuak,
eta Apostolu eta saindu guziek beti eskerrak emaiten dauzkizute.
Heiekin batean   eta   aingeruekin,
guk ere adoratzen zaitugu, denek kantari diogula :

Benedikatua Jaunaren izenean datorrena.
Hozana zeru gorenetan.
(bis)

Aita guziz saindua,
zuri gure esker ona erakusteko,
ogia eta arnoa ekarri ditugu.
Egin daitezela guretzat, Izpirituaren indarrez,
Jesus zure Seme hilen artetik piztuaren
Gorputz X eta Odol.
Horrela eskainiko dauzugu
zure bihotz onak eman daukun dohain hau.

Arrats batez, Jesus, hil baino lehen,
mahaian zagon bere Apostoluekin.
Mahaitik ogia hartu eta,
zuri eskerrak emanez, benedikatu zuen, zatitu,
eta bere adiskideeri eman zien, erranez :

« HAR ZAZUE ETA JAN GUZIEK HUNTARIK :
HAU NERE GORPUTZA BAITA,
ZUENTZAT EMANEN DENA. »

Gero, afal ondoan, kaliza arnoz betea hartu
eta, zuri eskerrak emanez, benedikatu zuen
eta bere adiskideeri eskaini zien, erranez :

« HAR ZAZUE TA EDAN GUZIEK HUNTARIK :
HAU NERE ODOLAREN KALIZA BAITA,
BATASUN BERRI TA BETIKOAREN ODOLA,
ZUENTZAT ETA ASKORENTZAT
BEKATUAK BARKATZEKO IXURIKO DENA. »

Eta gero erran zien :
« EGIZUE HAU NERE OROIGARRI. »

Jauna, Jesusek egiteko erran zaiguna
egiten dugu orain :
Haren heriotzea eta piztea ospatzen ditugula,
biziaren ogia eta salbamenduaren kaliza
eskaintzen dauzkizugu.

Jesusek bihotz onez zureganat eramaiten gaitu ;
onar gaitzazu harekin batean.

Kristo guregatik hil da ; (bis)
Kristo hilen artetik piztu da. (bis)
Zure zain gaude, Jesus Jauna ! (bis)

Hainbeste maite gaituzun Aita,
utz gaitzazu mahai huntarat hurbiltzerat,
eta igorrazu Izpiritu Saindua,
zure Semearen Gorputza eta Odola har dezagun,
bihotz bat eta arima bat izan gaitezen.

Zuk, Jauna, ez duzu behinere nehor ahanzten ;
horrengatik eskatzen dauzugu
gogoan izan ditzazula guk maite ditugunak :
I. gure Aita Saindua,
I. gure Apezpikua,
gure burraso, haurride eta lagunak,
eta lur huntarik zureganat joanak diren hil guziak.

 

———-
Lehen kominioneko mezan:
Zonbait direnean kominiatuko dutenak:

Gaur, bereziki,
lehen aldikotz Eukaristia hartuko duten [I. eta I.]
gure haurride hauentzat eskatzen dauzugu :
zure familiaren mahaian
biziaren ogia eta salbamenduaren kaliza
hartzera deitu dituzu ;
egizu handi daitezela beti
zure adiskidetasunean.

 

Bakarra denean kominiatuko duena:

Gaur, bereziki,
lehen aldikotz Eukaristia hartuko duen [I.] g
ure haurride hunentzat eskatzen dauzugu :
zure familiaren mahaian
biziaren ogia eta salbamenduaren kaliza
hartzera deitu duzu ;
egizu handi dadila beti
zure adiskidetasunean.

—————

Gogoan izan, Jauna,
sufritzen eta nahigabeturik bizi direnak,
zurea duzun kristauen familia osoa
eta munduko gizon-emazte guziak.

Jainko gure Aita,
zure Seme Jesu Kristoren bitartez
gure alde egiten dituzunak ikusi-ta,
harriturik gaude eta berriz ere goresten zaitugu :

Hunen bitartez, hunekin eta hunetan,
zuri, Jainko Aita guzialdunari,
Izpiritu Sainduarekin batean,
ospe eta aintza guzia
gizaldi eta gizaldi guzietan. AmenI.

Sons

Berterretche-Erramouspé-Larrieu :