T 16 / Euskal semea, Kristok

Hitzak: Iratzeder / Musika : Xalbat Berterretche

1 – Euskal semea Kristok hiltzeraino zaitu
Bertze jendeak oro bezenbat maitatu,
Noiz behar ote dute guziek onartu
Euskaldun izaitea ez dela bekatu.

2 – Zuhaur ezin izanez ez otoi etsitu
Ez eta egin herraz tu egileari tu
Gorrotoak bihotza barnez hiltzen baitu
Laidoen gatik ere indartsu agertu.

3 – Jende guzien Aita bai eta gurea,
Euskal semean ikus Kristoren eitea,
Gaur ez dezon herrak hil barnetik barnea
Emozu goiko indar, goiko sinestea.

4 – Jaunaren eguneko goizeko izarra
Noiz gutan ote zauku argitu beharra ?
Harekin baitukegu Kristoren indarra,
Fedeaz igortzeko bihotzetik herra.

5 – Gizonetan izarrak, zer fede dirdira !
Ai, horrek sustatuak guziak balira !
Euskal semeak oro, zerurat begira,
Minez min hel ditela betiko Herrira.

Partitions

Sons

Berterretche-Erramouspé-Larrieu :