R 28 / Bat elgarrekin - Bakoitzak egin lagun bi

Hitzak: Mixel Lekuona / Doiñua : Xalbat Berterretche

1- Bakotxak egin lagun bi
Lagunak laster hamabi
Adixkide soka hori
Zeru bideko zurubi .

2- Lagun on baten lagunak
Adixkide dira denak
Maitasun kate batenak
Mundu guzian daudenak.

3- Ur xirripa hain handia
Errekarat ixuria
Hauek egiten ibaia,
Denek itsaso handia.

4- Elgartasun ixtorio
Bozkarioa dario
Sekretua ez kario
Aski denen amodio .

5- Harri koxkorrak bilduta
Ezarriz denak lerroka
Lotzeko eman zimenta
Ai ! zer bideska laketa

6- Arto bihi arto zaku
Eiherazainak irindu
Okinak ongi orratu
Mundu guziak janen du.

Partitions

Sons

Iduzki Lore :