Adi den gaztea

Hitzak : Battitt Crouspeyre / Musika: Iban Erguy

Adi den gaztea huna
Eni mintza zaitez Jauna
Zuk erran hitzek izanen dute
ene baitan oihartzuna

1 – Izan nadin taldean eskolan ikasle
kirol parte hartzaile , bestenaz sortzaile
Izanen naiz lagun on eta poz ereile
Egoiten banaiz zure hitzaren entzule

2 – Etxeko bizian ere izan nahi dut argi
Bakoitxak kasu eman dezan bakotxari
Ahal dena ekarriz bizikidetzari
Erraiten duzunari , egoiten naiz adi.

3 – Gora-beheraz eginik da gure bizitza
Zailtasunak ta pozak lerroan dabiltza
zu ahantzi bazaitut, ta gogoa hitsa
zutaz oroit nadien jauna otoi mintza

4 – Fedeak erakutsi bidea hautatuz
Berri onaren gaia gaur eneganatuz
Elgarrekin trukatuz otoiztuz, kantatuz
Segitu nahi dut zure hitzari fidatuz

Partitions

Sons

Iban Erguy :