Aberatsak - Bai dohatsu

Hitzak: Iratzeder / Doiñua : Xalbat Berterretche

1 – Aberatsak, aberatsak, heldu dira egun hitsak,
Horra kutxak, horra moltsak zilatuak eta hutsak. (bis)

Bai dohatsu, dohatsu, Jaunari dagon behartsua.
Bai dohatsu, dohatsu : harena da Erreinua.

2 – Dauzkatzuen ontasunak harrek dira barnez janak.
Dirdir egun errauts bihar… Aberatsak, egin nigar ! (bis)

3 – Bertzen lanez hanpatu-ta joan zarezte bestaz besta.
Bainan tanpez urtuko da zuek bildu diru meta. (bis)

4 – Langileak ez du izan hartze zuen lan saria ;
Bainan denak zuzen ditzan, huna Kristo ! Bozkaria ! (bis)

5 – Oraindanik indar egin, gutan ariz, Kristo Jauna ;
Argi-semek elgarrekin dugun heda maitasuna. (bis)

Partitions

Sons

Berterretche-Erramouspé-Larrieu :