G. Lerchundi
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut.
• Sinesten dut Jainko bat bakarra ’ gure Aita da ’
eta bere idurirat egin gaitu ’
bere Semearen ’
eta Izpiritu Sainduaren bitartez.
Gauza guziak ’ haren ganik dauzkagu ’
eta harentzat eginak dira ’
maite gaitu ’ eta dei egiten dauku.
• Jesu Kristo Jainkoaren semea da ’
gizonen gatik ’
eta gu salbatzeko ’
gizon egin zen eta gurutzean hil ’.
Jainkoak piztu du ’
Aitaren ondoan bizi da ’
haren bitartez dugu ukaiten Izpiritu Saindua.
• Izpiritu Saindua ’
Jainkoaren dohaina da ’
gutarik bakotxaren baitan dago ’.
Elizaren baitan biltzen gaitu ’
munduaren zerbitzari izaiteko ’
Jesusen lekuko eta Aitaren goresle.