Iratzeder / Mikel Erramouspé
Lk 12,49
Lurrari su emaiteko,
lurrari su gaur pizteko naiz etorri.
Lurrari su emaiteko,
lurrari gaur pizteko herriz herri.
1- « Denak itsu daudelako,
denak itsu ez uzteko, naiz etorri.
Denak itsu daudelako,
denak itsu ez uzteko nigargarri.
2- Zoriontsu dauden oro,
zoriontsu bihotz bero, naiz etorri.
Zoriontsu dauden oro,
zoriontsu bihotz bero, bihotz berri.»
Ai zenbat nahi nuken,
zenbat, zenbat, zenbat,
gaur denak izan diten sutan eta bat !