P 116 / Bakearen zoriontasunak

Iñaki Beristain - I. Etchehandy / Pello Zabala (Arantzazu)

Egin gaitzazu Jauna bakearen zerbitzari,
bakea ordain dezagun gure ahaleginen izari
eta zure dohainari dohakion sari.

1- Zoriontsuak indarkeria ezeztatzen dakitenak,
bereen kantua maitasuna dutenak.
Zoriontsuak diruaren mutil jartzen ez direnak,
pobren zerbitzuan gozatzen direnak.
Zoriontsuak bereen helburua gogorkeria ez dutenak,
bainan gozotasunez jokatzen direnak.

Egin gaitzazu …

2- Zoriontsuak bizitzeko besteak hiltzen ez dituztenak,
bizia sortzeko hiltzen ere dakitenak.
Zoriontsuak gizakia zapaltzen ez dutenak,
bakotxaren nortasuna onartzen dutenak.
Zoriontsuak bertzeentzat berekoi ez direnak,
gidari bakarra zuzentasuna dutenak.

Egin gaitzazu …

3- Zoriontsuak indarra lege ezartzen ez dutenak,
bakearen sustengoa eskaintzen dutenak.
Zoriontsuak mendeku-zirikatzaile ez direnak,
gizartea barkamenduz eztitzen dutenak.
Zoriontsuak zoriontsuak bakegileak,
bakean biziz dena bakeaz pozten dutenak.

Egin gaitzazu …

Partiturak

Bideoan