1- Jesus Jaunak bezenbat nork dezake maita ?
Eliza sainduaren maitez hila baita.
Harentzat du ahotik azken hatsa bota
eta bihotz barnetik azken odol-xorta.
Bi gazte hauk betiko bat egin ditela,
Salbatzailea eta Eliza bezala.
2- Gure lur lohi huntan Jauna zoalarik,
etzuen bihotzean Elizaz bertzerik.
Pairuak oro ditu jasan amultsurik,
Gurutzea besarka harentzat harturik.
3- Jesus eta Eliza bat dire osoki,
mendetan barna dire elgarrekin joaki.
Jesus Elizan baizik ez daiteke aurki,
Jesus kolpatu gabe nork Eliza hunki ?
4- Lur huntako guziak zerura ditezen,
elgar dute maitatzen, saindutzen, laguntzen.
Bien amodiotik zenbat haur den sortzen.
bai eta zenbat saindu zeruetan sartzen !
5- Elizaren eskutik Jesusen odola
gazte hauien barnerat egun jauts dadila ;
elgar oso-osoki maita dezatela,
Salbatzaileak eta Elizak bezala