K 133 / Huna hiri saindua

Lécot-Iratzeder / Lesbordes

Huna hiri saindua, Jerusaleme berria,
Goiko Jauna ganik jausten ari,
Jaun esposarentzat apaindua, Andre-gai iduri.

1- Gurekin du Jainkoak bizi-toki :
Jainkoa gizonekin da egoki.

2- Maitatu jendaldea gaitu egin.
Badago Jauna bera gizonekin.

3- « Akabo hiltze, nigar eta minak.
Lehengo lurrik ez da », dio Jaunak.

4- Aitari, Semeari, Gogoari,
guziek gorets kantu herriz herri.

Partiturak

Soinuak

KJ Hazparne 1999 :

KJ Ziburu 2007 :

Bideoan