I 7 / Hau da eguna

Iratzeder / B. Berho

Hau da eguna, Jaunarena,
gaur piztu baita Jesus Jauna.
Alleluia, alleluia, alleluia, alleluia.

1- Zabalik dago, Bazko goizean, hilhobia.
Piztu da Kristo, diren guzien iduzkia. Alleluia.

2- Bekatuaren ilunbetarik piztu gaitu
eta mundua garbi dirdirez du berritu. Alleluia.

3- Gizon guzien bihotzak ditu argiz bete,
ifernutarrek orai indarrik ez baitute. Alleluia.

4- Jainko Aitaren eskuin aldean agur, Kristo,
oren beltzetan gu laguntzerat otoi, zato. Alleluia.

Soinuak

Camino - Sarcou :

Nekez-Ari :

Bideoan