Iratzeder / J. Urteaga
Zure ganat, Jainkoa, goazi, zuri esker bizi.
Behar gaitu bizi osorat Kristok helarazi.
1- Zure bihotz olde batean
egin duzu lehen gizona,
zurekilan ezagut dezan
goiko zoriona.
2- Lurrekoa baita gizona,
ez daiteke bizi betiko.
Bera gizon egin da Jauna,
egin gaitzan Jainko.
3- Kristorekin gaindi ditzagun
minak eta heriotzea.
Segur gira, Kristo, zu lagun,
bizirat heltzea.
4- Gure beha zauden Argian,
ez da deus min, ez da deus lano.
Gaiten denak fedeaz igan
bizi beteraino.