H 33 / Zuhaitzetan gurutzea

Iratzeder / G. Lerchundi

1- Zuhaitzetan gurutzea
nihun paregabea :
Horrenbertze, batek eztu
osto, lore, ez fruitu.
Zuhaitz gozo, itze gozo,
nun fruiturik hain gozo ?

2- Dugun aipa Kristo Jaunak
irabazi gudua.
Garraitzeko jasan baitu
gurutzeko pairua.
Bera hilez nausitu da
salba zezan mundua.

3- Urrikaldu zaio Jauna
gure lehen aitari,
Fruitu beltza hartuz baitzen
heriorat erori.
Hoben-zuhaitz horren orde
bertze bat du ezarri.

4- Salbamendu eder hori
zen Jaunaren nahia,
Debruaren amarrutik
jalgi zadin ongia.
Zuhaitz bati nausitzeko
zuhaitz bat du jarria.

5- Beraz bete zelarikan
berak jakin orena,
Jainko Aitak igorririk,
gizon baitzen egina :
Birjinaren sabeletik
etorri zen gu gana.

6- Hogoi-eta-hamar urte
da gurekin egona.
Bere nahiz pairatzerat
abiatu da Jauna.
Hiltzekotan Bildotsa da
Gurutzean emana.

7- Itzek dute zilatua,
ozpina du edari ;
Odol eta ur dario
haren sahets hilari ;
Zeru-lurrak, itsasoa,
horrek nundik ez garbi ?

8- Apal zaite, zuhaitz gaitza,
goxa gure bihotza ;
Jitez duzun gogorrari
ezti hartan den latza.
Har goxoki besoetan
Jainkoaren gorputza.

9- Zuk bakarrik duzu Kristo
fruitutzat ekarria.
Gurutzea, zu zaitugu
porturak untzia.
Zutan dago bildotsaren
odol salbagarria.