Frantsesetik
Zato gure Jauna, Mesias egina,
gure argia, guzien bizia.
1- Zato laster gizonen salbatzerat,
ilunbeak hartuen kontsolatzerat,
zato Baketzaile, denen Salbatzaile.
2- Zato zerutik hedoien artetik,
lurra dago hemen beti hozturik,
zato gutarterat, gure libratzerat.
3- Zato munduko iduzki garbia,
eta gure bihotzen Nagusia,
zeru lurren jabe, ororen egile.
4- Zato mundua lanjerretan dago,
oihu egin du zuri lehenago ;
entzun gure deia, oi Jesus maitea.
5- Zato, gizonak daude herra minez,
behar den bakea ezin eginez ;
zira etorriko, bake egiteko.